Gizartea -

KORONABIRUSA

349 covid-19 kasu atzeman dituzte EAEn eta % 4,5ekoa da positibo tasa

57 pertsona ospitaleratu zituzten atzo covid-19arekin, eta gaur egun 123 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan arrazoi horregatik (bezperan baino hiru gutxiago).

Osasun-langileak PCR proba bat egiten. Argazkia: EFE.
Osasun-langileak PCR proba bat egiten.
Osasun-langileak PCR proba bat egiten. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 349 positibo atzeman ditu azken egunean Euskal Autonomia Erkidegoan, bezperan baino 19 gutxiago, egunero kaleratzen duten prentsa oharraren arabera.

Atzo 7.692 proba diagnostiko egin zituzten, PCR eta antigeno testen artean, eta % 4,5ek positibo eman zuten (aurreko eguneko tasa bera).

Lurraldeka, 71 kasu berri atzeman zituzten Araban, 181 Bizkaian, 86 Gipuzkoan eta 11 beste autonomia erkidego batzuetako edo beste jatorri batzuetako pertsonen artean.

Ospitaleei dagokionez, 57 pertsona ospitaleratu zituzten atzo covid-19arekin, eta gaur egun 123 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan arrazoi horregatik (bezperan baino hiru gutxiago).

Osasun Sailak astelehenera arte ez du ofizialki eguneratuko udalerriei buruzko informazioa, R0 indizea eta 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatua (282,04koa ostiral honetan).

Bizkaiko eta Gipuzkoako zaharren egoitzek ez dute covid-19 kasurikBizkaiko eta Gipuzkoako zaharren egoitzetan gaur egun ez dago covid-19a duen erabiltzailerik, pandemia garaian lehen aldiz, txertoen eraginari esker.

Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, 45 positibo zenbatu zituzten atzo, bezperan baino bost gutxiago. Hala, 18 egun daramatzate jada egunero 100 kasutik behera izaten, 60tik behera askotan. Zehazki, 1.894 proba diagnostiko egin zituzten atzo, PCR eta antigeno probak kontuan hartuta, eta horietatik % 2,4k positibo eman zuten.

100.000 biztanleko 14 eguneko tasa 145ekoa zen ostiralean.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak