Gizartea -

Gotzone Sagardui

Hegoafrikako aldaeraren balizko kasu bat identifikatu dute EAEn

Antza, Euskal Autonomia Erkidegoz kanpo bizi den pertsona batek ekarri du aldaera. Oraingoz, baieztapenaren zain daudela aurreratu du Osasun sailburuak.

Hegoafrikako aldaeraren balizko kasu bat identifikatu dute EAEn. Argazkia: EITB MEDIA
Hegoafrikako aldaeraren balizko kasu bat identifikatu dute EAEn
Hegoafrikako aldaeraren balizko kasu bat identifikatu dute EAEn. Argazkia: EITB MEDIA

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak astearte honetan aurreratu duenez, Hegoafrikako aldaeraren balizko kasu baten zain daude EAEn. Gainera, lasaitasunerako deia egin die adineko pertsonei, izan ere, Osakidetza eurekin harremanetan jarriko da txertoa noiz eta non jarri behar duten jakinarazteko.

Gobernu bileraren ostean emandako prentsaurrekoan, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Hegoafrikako aldaeraren balizko kasu baten berri eman du, baina baieztapenaren zain daude. "Oraindik ez daukat informazio hori", esan du.

Sailburuak aurreratu duenez, "EAEkoa ez den pertsona baten bidez" kutsatu den pertsona bat da. "Jatorria ez dago EAEn, baizik eta EAEra iritsi den beste pertsona batek kutsatu du". "Transmisio katea ondo identifikatuta dago", gaineratu du.

Britainiar aldaerari dagokionez, Sagarduik azaldu du oraindik ere hedatzen ari dela. Hala ere, sailburuaren arabera, txertoek ondo erantzuten diete aldaera horiei.

EAEko txertaketak aurrera jarraitzen du

EAEko txertaketaren inguruan, sailburuak esan du osasun publikoko profesionalen heren bat baino gehiago immunizatuta dagoela. Aste honetan "100 urte edo gehiago dituztenekin hasiko gara", gaineratu du. Aurreratutakoaren arabera, dagoeneko 15 txertaketa-puntu identifikatu dituzte.

Gainera, irisgarritasuna errazteko asmoz, txertoa arratsaldeetan eta asteburuetan ere jartzen hasiko direla aurreratu du sagarduik. Era berean, adinekoek ibilgailutik irten gabe txertoa jartzeko lurralde bakoitzeko puntu bat egongo dela jakinarazi du. "Adinekoei lasaitasuna eskatzen diet. Osakidetzak deituko die, eta esango die non eta noiz jarriko zaizkien txertoak. Ahal dela, bere osasun-zentroan ", gaineratu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Zer gertatu da Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Zientzia Medikuntza albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako Ospitalea albisteak Erizaintza Sendagaiak albisteak Txertoak azken ordukoa Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea COVID fokuak Galdakao-Usansolo Ospitalea azken ordukoa Lehen Arretako zentroak