Gizartea -

Koronabirusa

Covid-19ari aurre egiteko 92.204 txerto jarri dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Horrez gain, Osakidetzako langileen % 39,62k jaso dute lehen dosia. Txertoen sorta bat badaezpada gordetzeko estrategiari eusten dio Osasun Sailak.

Gurutzetako Ospitaleko langile bat txertoa hartzen. Argazkia: Eusko Jaurlaritza
Gurutzetako Ospitaleko langile bat txertoa hartzen.
Gurutzetako Ospitaleko langile bat txertoa hartzen. Argazkia: Eusko Jaurlaritza

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan covid-19ari aurre egiteko 92.204 txerto jarri dituzte orain arte, eta Osakidetzako langileen % 39,62k hartu dute lehen dosia.

Osasun Sailak jakinarazi duenez, AstraZeneca konpainiak sortutako txertoaren 9.100 dosi iritsi ziren astelehenean eta beste 10.500 heldu dira ostiral honetan.

Osasun Publikorako Batzordeak ezarritako irizpideen arabera, AstraZenecaren txertoa jartzeko kanpaina datorren asteazkenean abiatuko dute. Ertzaintzako agenteei jarriko diete lehenengo txandan.

Bestalde, Osasun Sailak adierazi du jasotzen dituen txertoen sorta bat gordetzeko estrategiari eutsiko diola, "arazorik egongo balitz, lehen dosia hartu duenak bigarrena bermatuta izan dezan".

Ildo horretan, Osasun Ministerioak ohartarazi du Modernak hasieran iragarritakoa baino txerto gutxiago bidaliko dituela datozen asteetan, eta, ondorioz, behar beste dosi gordetzeko eskatu die erkidegoei.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Alarma egoera Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea