Gizartea -
KORONABIRUSA
Udaltzaingoak 33 jai edo bileratan esku hartu du asteburu honetan Iruñean
Etxebizitzetan, elkarrekin bizi ez diren pertsona-taldeak zeuden, covidaren aurkako araudiaren debekuak urratzen zituztenak.
N.B. | EITB MEDIA
Udaltzaingoak 33 jai edo bileratan esku hartu du asteburu honetan Iruñeko beste horrenbeste etxebizitzatan, covid-19ari aurre egiteko araudiak debekatu arren, elkarrekin bizi ez direnen arteko bilerak egiteagatik.
Iruñeko Udaltzaingok, gainera, droga konfiskatzeko 12 operazio egin ditu kalean, Twitter sare sozialean jakitera eman duenez.
Bestalde, istripua izan da Gurutze Barcacio kalean; 43 urteko gidari batek beste ibilgailu batekin egin du talka, eta 1,23 mg-ko alkohol-tasa eman du arnastutako aire litro bakoitzeko (baimendutakoaren laukoitza).
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza
Bizkaia
Gipuzkoa
Araba
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gaixotasunak
Gizartea
Eguneko albisteak
Albisteak
Zientzia
Osasun albisteak
Medikuak
Basurtuko ospitalea
Gurutzetako ospitalea
Erizaintza
Sendagaiak
Txertoak
Donostia Ospitalea
Txagorritxu Ospitalea
Koronabirusa
Bigarren alarma-egoeraren amaiera
Galdakao-Usansolo Ospitalea
Anbulatorioak