Gizartea -

KORONABIRUSA

Kasu berriak 632ra jaitsi dira EAEn, baina positiboen tasa % 6,3an dago oraindik

Aurreko egunean baino 315 kutsatze gutxiago zenbatu dituzte azken 24 orduetan Euskal Autonomia Erkidegoan. Positiboen tasari dagokionez, aldaketa gutxi: % 6,2tik % 6,3ra igo da.

Osasun langile bat PCR proba bat egiten. Argazkia: EFE.
Osasun langile bat PCR proba bat egiten.
Osasun langile bat PCR proba bat egiten. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19aren pandemiarekin lotutako 632 kutsatze berri atzeman dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan azken 24 orduetan, bezperan baino 315 gutxiago. Guztira, 10.104 proba egin dituzte, eta positiboen tasa % 6,2tik % 6,3ra igo da.

Lurraldeka banatuta, 100 kasu berri zenbatu dituzte Araban, 104 Bizkaian eta 217 Gipuzkoan, Osasun Sailak argitaratutako datuen arabera.

Ospitaletako egoera hauxe da: 57 pertsona ospitaleratu zituzten atzo logela arruntetan, eta ZIUn 161 gaixo daude covid-19ak jota, gaur-gaurkoz.

Proba gutxiago egin dituztenez, kasuen beherakada ez da positiboen tasan islatu.

Bizkaiak izan du hobekuntza nabarmenena

Nahiz eta kutsatzeek hiru lurraldeetan egin duten behera, Bizkaian ostiralean baino 241 kasu gutxiago atzeman dituzte. Gipuzkoan, berriz, 47 positibo gutxiago zenbatu dituzte larunbat honetan, eta Araban 30. Gainerako 11 kasuak EAEtik kanpo bizi diren herritarrekin daude lotuta (ostiralean baino hiru gehiago).

100 positibotik behera zenbatu dituzte Nafarroan

Covid-19 kasuek behera egin dute nabarmen Nafarroan igande honetan. Guztira, 87 kasu berri atzeman dituzte, aurreko egunean baino 84 gutxiago, Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak emandako behin-behineko datuen arabera.

Zehazki, 2350 proba egin dituzte bart, eta horietatik % 3,7k eman dute positibo. Bezperan, berriz, % 6,1ean zegoen positiboen tasa.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak