Gizartea -
KORONABIRUSA
Positiboek apur bat behera egin dute, baina tasa metatua 360 kasutara igo da Euskadin
Positibotasun tasa % 5,7ra jaitsi da 760 positiborekin, eta RO zenbakia hamarren bat jaitsi da, 1,23ra arte. 84 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan eta 367 gaixo gela arruntetan.
N. B. | EITB MEDIA
Covid-19aren pandemiaren ondorioz, 760 positibo berri atzeman dituzte Euskadin azken orduetan, asteazkenean baino 11 kasu gutxiago. Positibotasun tasa ere % 5,9tik % 5,7ra jaitsi da, eta proba diagnostiko gehiago egin dira.
Koronabirusaren intzidentzia-tasak gora egiten jarraitzen du 100.000 biztanleko 14 egunetan, 360,91 kasuraino, asteazkeneko 348,64 kasuen gainetik. Igoera hiru lurraldeetan erregistratu da: 365,87 Bizkaian (350,81 asteazkenean), 345,20 Gipuzkoan (334,65 asteazkenean) eta 345,54 Araban (340,09 asteazkenean).
Osasun Sailak jakitera eman duenez, 13.224 proba egin zituzten ostegun honetan, aurreko egunean baino 203 gehiago, eta horietatik 760k eman zuten positibo, % 5,7ko kutsatze-tasarekin. Kasu berriek eta positibotasun-indizeak behera egin dute asteazkeneko datuekin alderatuta, orduan 771 kutsatze berri izan baitziren, eta tasa % 5,9koa izan zen.
Pandemiaren bilakaera islatzen duen beste parametroetako bat R0 zenbakia da, gaixo batek zenbat pertsona kutsa ditzakeen adierazten duena, eta, oraingoan, egonkor mantentzen da eta 1,23an dago, aurreko egunean baino hamarren bat gutxiago.
Ospitaleen egoera egonkorra da: 50 gaixo ospitaleratu zituzten ostegun honetan (aurreko egunean baino 34 gutxiago), 367 gaixo daude gela arruntetan, asteazkenean baino 1 gutxiago, eta zainketa intentsiboetako unitateek gaixo larri bat gehiago zaintzen dute, 84 guztira.
Positibo berri gehienak Bizkaian izan dira berriro, 412 kutsatze berri (asteazkenean baino 16 gutxiago), Gipuzkoan 239 (aurreko egunean baino 30 gehiago) eta Araban 100 (asteazkenean baino 19 gutxiago). Gainera, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren bederatzi pertsonek positibo eman dute.
5.000 biztanletik gorako udalerriei dagokienez, 12 daude "eremu gorrian", hau da, 100.000 biztanleko 500 kasutik gorako intzidentzia metatua dute 14 egunetan, asteazkenean baino bat gehiago, Bizkaiko Durango gehitu baitzaie.
Gainera, kutsadura-indize altuekin jarraitzen dute Agurainen (Araba), Andoainen, Beasainen, Villabonan, Zumaian, Zornotzan, Bermeon, Lekeition eta Muskizen.
Hildakoei dagokienez, Osakidetzak zuzendu egin du azken astean covid-19aren ondorioz hildako pertsonen kopurua, joan den asteazkenean jakinarazitako 36 pertsonetatik 66ra igaro baitira.
Adinekoen egoitzen egoera
Lau pertsona hil dira covid-19ak jota azken orduetan Bizkaiko zahar-egoitzetan. Guztira 152 dira pandemiaren bigarren olatuan hil diren pertsonak.
Foru Aldundiak ostiral honetan, osteguneko datuetan oinarrituta, jakinarazi duenez, 13 zentrotan daude koronabirusak gaixotutako pertsonak Bizkaian. Egoiliar kopuruari dagokionez, 251 dira covid-19a duten adinekoak, duela bi egun baino 9 gehiago. Gaixorik dauden pertsona horietatik 26 ospitaleratura daude, asteazkenean baino 5 gutxiago. Gainera, 164 langile daude birusak jota, azken zenbaketan baino bat gehiago, eta 78 profesional daude isolatuta, PCR proben emaitzen zain. Araban, sei dira kasu positiboak, Aldundiak jakitera eman duenez. Halaber, zehaztu du Zuiako Gorbea egoitzan dagoeneko ez dagoela koronabirusarekin gaixotutako inor, gaitzari aurre egitea lortu baitu kutsatuta zegoen pertsona bakarrak.
Gipuzkoan, bestalde, bi kasu berri atzeman dituzte, baina ez da inor hil azken orduetan.
Horrez gain, aipatzeko moduka da hiru egoiliarrek lortu dutela covid-19a gainditzea. Orotara, bost zentrok dituzte covid-19 kasuak gaur-gaurkoz, eta Aretxabaletako Debagoiena zentroan dute egoera okerrena: 30 kasu. Gipuzkoa osoa kontuan izanda, 51 kasu positibo daude adinekoen zentroetan. Abuztuaren 11az geroztik, 593 pertsonak egin diote aurre koronabirusari, eta 144 hil egin dira.
Nafarroako datuak
Beste behin, gora egin du positibo berrien kopuruak Nafarroan. Ostegun honetan, 226 kasu atzeman dituzte, 2.861 proben artean (PCR eta antigenoak); horrek % 7,9ko positibotasun tasa utzi du, Foru Gobernuak jakitera eman duenez.
40.000 kasu berri, Espainian
Osasun Ministerioak emandako datuetan oinarrituta, 40.197 positibo berri atzeman dituzte Espainiako Estatuan azken 24 orduetan; 2.252.164 pandemia hasi zenetik. Hildako kopurua 53.314koa da martxotik; atzotik, ostera, 235ekoa. Metatutako intzidentzia 575,10 kasutan dago.
Ospitaletan geroz eta jende gehiago dago. Covid-19a duten pertsonak betetzen dute ospitaleen % 15,69, eta ZIUen % 29,56 (atzo baino puntu bat gehiago). Guztira, 19.657 pertsona daude covid-19ak jota (atzo baino 704 gehiago), eta ia 3.000 lagun zainketa intentsiboen unitateetan.