Gizartea -

Koronabirusa

Astelehenetan eta ostegunetan jakinaraziko dute konfinatu beharreko herrien zerrenda

Eusko Jaurlaritzak astelehenetan eta ostegunetan argitaratuko du eremu gorrian dauden eta, beraz, neurri murriztaile bereziak bete beharko dituzten udalerrien zerrenda.

Ertzaintzak Iurretan jarritako kontrol-gunea. Artxiboko argazkia: EFE
Ertzaintzak Iurretan jarritako kontrol-gunea.
Ertzaintzak Iurretan jarritako kontrol-gunea. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazken honetatik aurrera Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa perimetralki ixtea erabaki du Eusko Jaurlaritzak, baita eremu gorrian dauden udalerriak ere konfinatuta egongo dira, hots, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu positibo baino gehiagoko tasa duten herriak, hain zuzen ere.

Zona gorrian dauden herrietatik irtetea debekatuta egongo da; tabernak eta jatetxeak itxita izango dira; eta eskola kiroleko entrenamenduak ez dira baimenduko.

Osasun Sailak astelehenetan eta ostegunetan argitaratuko du zona gorrian dauden eta, ondorioz, neurri murriztaile bereziak bete beharko dituzten udalerrien zerrenda. Egun, 17 herri daude zerrenda horretan, horietako bederatzi 5.000 biztanletik gorakoak.

Bestalde, LABI aholku batzordeak orain arte indarrean zeuden beste hainbat neurri indarrean jarraitzea erabaki du, hala nola, ostalaritza 20:00etan ixtea, etxeratze agindua 22:00etan mantentzea eta topaketak gehienez sei pertsonakoak izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Alarma egoera LABI Euskadi