Gizartea -

Koronabirusa

Jaurlaritzak dio inzidentzia "oso azkar" ari dela jaisten, baina helburutik urrun

Azken 5 egunetan inzidentzia egun bakoitzean 25 puntu jaitsi dela, 668 arte, azpimarratu du Garitanok, baina transmisioa oraindik "oso altua" dela.

Gente paseando en Durango. Foto: Efe
Gente paseando en Durango. Foto: Efe
Gente paseando en Durango. Foto: Efe

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ignacio Garitano Osakidetzaren eta Osasun Sailaren Zaintza eta Kontrol Programako koordinatzaileak adierazi du "oso azkar" ari dela jaisten inzidentzia tasa EAEn; azken 5 egunetan, egun bakoitzeko, 25 puntu jaitsi dela, 100.000 biztanleko 668 kasura arte.

Hala ere, "transmisioa oso altua" dela eta "helburuetatik urrun" daudenez, oraindik "prebentzio neurriei eutsi" behar zaiela azpimarratu du.

Ospitaleetako egoerak ere hobera egin omen du, izan ere, duela bi aste egunero batez beste 71 pertsona ospitaleratzen zituzten COVID-19agatik, eta orain 49koa da kopuru hori. ZIUen egoera, baina, "kezkagarria" omen da, 141 gaixorekin, oheen % 44 koronabirus gaixoek baitituzte.

Garitanok berretsi du egoera duela aste batzuk baino hobea dela, eta "ikusiko" dela zer gertatzen den datozen egunetan.

Lurraldeka, aipatu du "normala" dela kasu gehien izan dituztenetan, Bizkaian eta Gipuzkoan, beherakada nabarmenagoa izatea Araban baino, gorakadaren pareko beherakada izan ohi delako.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaiko albisteak Gipuzkoako albisteak Araba Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak bideoak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak Osasunari buruzko albisteak Koronabirusa