Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Manifestazio batek indarkeria matxista salatu du Ezkerraldean
'Gure ahotsak, gure indarra', lelopean ibilbidea egin dute Santurtzi, Portugalete, Sestao eta Barakaldon. Indarkeria "sistema kapitalista, heteropatriarkal eta arrazistaren ondorio da", salatu dute.
Agentziak | Erredakzioa
Emakumeen elkarteek eta talde feministek mobilizazioa antolatu dute Bizkaiko Ezkerraldean. 'Gure ahotsak, gure indarra' lelopean, ibilbidea egin dute Santurtzi, Portugalete, Sestao eta Barakaldon, indarkeria matxista salatzeko.
Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko Eguna izango da azaroaren 25ean. Manifestarien hitzetan, indarkeria matxista giza eskubideen urraketa eta emakumeen gorpuen kontrako diskriminazio modu bat da, eta "sistema kapitalista, heteropatriarkal eta arrazistaren ondorio" da.
Gainera, emakumeek pairatzen duten indarkeria matxista "are gehiago" sakondu du COVID-19ak areagotutako osasun, gizarte eta ekonomia krisiak, erantsi dutenez.
Azkenik, 2020an, Euskadin, bi emakume hil dituztela gogorarazi dute. Irailera arte indarkeria matxistaren 3253 biktima zenbatu dituzte, horietako 1803 Bizkaian.
"Justizia heteropatriarkala dela bistakoa da, sistema judizialak ez gaitu babesten eta erakundeek ez dute irmo ekiten errealitate honen aurka", kritikatu dute.