Gizartea -

Elikagaien Bankua

Elikagaien 'bilketa handia' azaroaren 20an eta 21ean egingo dute Araban

Saltokietan testigantza hutsezko produktu bilketa izango da. Horrela, zazpi dendatan egingo dute soilik.

EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elikagaien 'bilketa handia' azaroaren 20an eta 21ean egingo dute Araban, baina COVID-19 pandemiaren eta neurri murriztaileen eraginez, ezaugarri bereziak izango ditu aurten.

Supermerkatuen sarreran ekarpenak egitera animatzen zuten milaka boluntariok ez dute lekurik izango, "gutxi batzuk baino ez". Gainera, saltokietan testigantza hutsezko produktu bilketa egingo da. Horrela, zazpi dendatan egingo dute soilik.

Horregatik guztiagatik, bildutako elikagai kopuruan "beherakada handia" espero dute antolatzaileek. "Aurreko edizioetan bildutako ia 200.000 kiloak udara arte funtsezko jaki-gordailu dira, baina askoz gutxiago bilduko da", ohartarazi du Arabako Elikagaien Bankuak. Horrela, beharra duten pertsonak artatzen jarraitu ahal izateko, bankuari laguntzeko beste bide batzuk prestatu dituzte:

Janari-bonuen erosketa, bankuaren mesedetan

2020ko azaroaren 16tik 21eraArabako supermerkatu guztietako dendetan eskura daitezke.Saltoki guztietan lortutako bonuak ez zaizkio zuzenean bankuari eskudirutan itzuliko; beharrizanen arabera, urtean zehar produktu edo elikagaiak hornitzeko erabiliko dira.

Elikagaiak erosi eta entregatzeko kanpaina presentziala

2020ko azaroak 20/21Ondorengo zazpi dendatan egin daitekeEROSKI (El Boulevard merkataritza-gunea– Kexaako Gazteluaren kalea –Gasteiz Etorbidea –Legutianoko atea – Salburua)CARREFOUR (Gorbeia merkataritza-gunea)MACRO (Haitz kalea – Gamarra)Ohi bezala, galkorrak ez diren produktuak biltzeko helburua dute, hala nola, olioa, kakao hautsa, kontserbak (barazki eta arraina), haurrentzako elikagaiak, pixoihalak eta funtsezko beste produktu batzuk.

Saltoki txikien babesa

Arabako Elikagai Bankuaren txartel/bonu propioak erosteaUrte osoan zeharElikagai Bankuarekin akordio batera heldu diren dendetan egin daiteke

Dirua ematea

Balizko defizita arintzeko dirua jasoko dute aurten, soilik elikagaiak erosteko, noski. Egiteko modua: VISA txartelarekin ordaintzea https://bancoalimentosaraba.org/ webguneanBIZUM (kodea 00025)Banku transferentzia (Kutxa Bank – Laboral Kutxa)Ekarpenek hobari fiskala izango dute 2020ko errenta aitorpenean. Horretarako, ziurtagiri bat igorriko dute. Dohaintza-emaileak datu pertsonalak eman beharko ditu. 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroski Gastronomia Araba EAE Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Alarma egoera Supermerkatuak gaur Elikagaiak gaur albisteak