Lote zehatz horietako produktuak erosi edota etxean dituztenei ez ditzatela kontsumitu aholkatu die Osasun Sailak, eta horiek merkatutik erretiratzeko prozesua martxan jarri dutela azaldu dute.
50 alga mota dira jangarriak Jurgi Arejita Malaespera Txokoko sukaldariak azaldu digunez. Osasungarriak dira, kaltzio asko izateaz gain, digestioan laguntzen dute. Entsaladan, zopan, tenpuratan edota risottoak egiteko erabil daitezke.
Joseba Arguiñanoren hitzetan, 30 minututik gora behar du arroz integralak egosten, arroz zuriak baino gehiago. Integralak zapore gehiago du eta osasungarriagoa da gainera.
Gobernuz Kanpoko erakundeak esan du "arrakastatsua" izan dela Donostiako Super Amara supermerkatuan eta Baskoniako zaleen artean Gasteizen egin duten bilketa.
Super Amararen laguntzarekin, Zaporeak gobernuz kanpoko elkarteak elikagai bilketa antolatu du Donostian gaur eta bihar, Greziako uharteetako errefuxiatuen eremuetarako.
Espainiako Estatuan elikagaiak batez beste % 4,3 garestitu dira urtebetean, otsailean baino puntu bat gutxiago, eta 2021eko azarotik izan den igoerarik txikiena izan dute.
Kakaoaren prezioak muga guztiak gainditu ditu eta dagoeneko tonako 10.000 dolar baino gehiago ordaintzen ari dira. Lehorteak eta izurriteek % 35eraino murriztu dute kakao-ekoizpena Ghanako eta Boli Kostako uztetan. Rafa Gorrotxategi txokolategilearekin izan gara xehetasunak biltzeko.
Kakaoaren salneurria hirukoiztu egin da azken hilabeteetan eta sekula izan dituen maximoetara iritsi da, 10.000 dolar tonako. Txokolatea jaten jarraitu ahal izango dugu edo luxuzko produktu bat bilakatuko da?
Andoni Zubeldiak Usurbilen ireki zuen AZ zentroa, nutrizio ikasketak egin ondoren. Bere kontsulta nutrigenomika bidez berezitu nahi du; saioan nutrigenomika eta hezkuntza nutrizionalari buruz hitz egin digu.
Behatokiak lehen bilera egingo luke uda honetan, eta elikadura-horniduraren kateko sektore guztietako ordezkariek eta estatu kideetako eta Europako Batzordeko ordezkariek osatuko lukete.
Konpainiak salmenten % 15eko igoera izan du, guztira 35.527 milioi euro. Mercadonak 31 denda eta 2.400 langile baino gehiago ditu EAEn. Nafarroan beste 11 supermerkatu eta 700 behargin baino gehiago ditu.
Osasun Ministerioko iturriek azaldu dutenez, produktua ez zen kontsumitzailearengana heldu merkatutik kentzeko trazabilitatea zehaztu zutenerako. Andaluziako Gobernuak jakitera eman duenez, marrubiak Algeciraseko (Cadiz) portutik sartu ziren.
RASFFek (Rapid Alert System Feed and Food) ohartarazi du A hepatitisa dagoela Marokotik Espainiara iritsitako marrubietan. Arrisku "serioa" da, substantzia horren "gehieneko maila" (25 gramo) gainditzen duelako.
Dietaren kultura, beti janari osasungarria bakarrik jan beharra, limoi ura edatea argaltzeko... Hainbat mitoren edo teoriaren egiez eta gezurrez hitz egin digu Eli Gallego nutrizionistak.
"Kontuan izan behar da egunero 85.000 otordu ematen dituztela Euskadiko ikastetxeek. Azalorean ohikoak diren zorriak agertu dira, besterik ez. Zerbait puntuala izan da, eta zorionez berehala konturatu ziren. Goratu nahi dut bazkarietan eskaintzen dugun kalitatea", xehetu du.
Orain arte zabaldutako informazioaren arabera, Galdakaoko Gandasegi eta Urreta eta Andoaingo Ondarreta zentroak daude kaltetuen artean. Bietan Ausolan enpresaren esku dago zerbitzua. Lezo Herri Eskolan eta Mungiako Legarda ikastetxean ere atzeman dira intsektuak.
Bizi estiloa zaintzea, ariketa fisikoa egitea eta elikadura zaintzea funtsezkoak dira odoleko kolesterol maila egokia izan dadin. Durangoko On Ekin Zentroko Nahia Zeziaga nutrizionistak hainbat aholku eman dizkigu. Adi!
Izandako intzidentzien ostean, Euskal Autonomia Erkidegoko 17 ikastetxeetan gaur utzi dio Serunion katering enpresak zerbitzua eskaintzeari. Horregatik, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n jangela eredu ezberdinen inguruan aritu gara, eta Nafarroako zein Ipar Euskal Herriko ereduen berri ere izan dugu.
Orioko Herri Ikastolak Zero Zabor jarri du martxan, jangelatik zaborretara doan janaria aprobetxatzeko proiektu solidarioa. Mundu guztiari zuzendutako zerbitzua da, doakoa, eta eraikinaren sarreran jarri duten salmenta makina batean eskuragarri daude janariz betetako ontzitxoak.
Gorputzeko masaren indizeaz, egunero ibili beharreko 10.000 pausoez, 90-60-90 gorputzaz... Zenbakiez aritu gara "Whatever" tartean Eli Gallego dietistarekin.
Serunionekin kontratua eten arte, batera edo bestera moldatu dira kaltetutako ikastetxeetako gurasoak. Egungo catering eredua errefusatzen dute, eta seme-alaben bazkariak ikastetxean bertan prestatzea nahiko lukete.
Maddi Etxeberria nutrizionista 'Yoko Ona'n izan da. Presio estetikoaz, lodifobiaz, argaltasuna osasunarekin lotzeaz eta edertasun kanon estuegiez aritu da.
Bi aldeen arteko desegite akordioa, ikasturte honetan ikastetxe jakin batzuetako jantokietan izandako arazoen ondotik etorri da. Otsailaren 5etik aurrera, sektoreko enpresek beteko dute Serunionek ikasturte honetan ematen zuen jantoki zerbitzua.
Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak zehaztu duenez, "zerbitzu juridikoekin" aztertu ondoren, otsailaren 5ean etengo da Serunion SA enpresarekin zuten kontratua. Horren lekua "sektoreko beste hiru enpresek" hartuko dutela esan du.
AZTI teknologia zentroak ikerketa egin du kafe hornitzaile, biltzaile eta abeltzainen partehartzearekin. Frogatu dutenez, kafe hondarrak ganaduaren dietan sar daitezke. % 100ean euskal pentsua izango den hori 1-2 urteren buruan egon liteke merkatuan, sustatzaileen arabera.
Hego Koreako Asanblea Nazionalak giza kontsumorako txakur-haragia haztea, hiltzea, banatzea eta saltzea debekatzea onartu du. Hau garaipen historikoa da animalien eskubideen defendatzaileentzat, hainbat hamarkadatan borrokatu ondoren.
Eneko Axpe NASAko fisikari eta ikertzaileak errezeta liburua idatzi du Eneko Atxarekin batera: 'La receta verde'k sukaldaritza jasangarria lortzeko gida azkarra proposatzen du. Bertan, Kilometro 0 produktuen garrantziaz jarduten dute. Hala, erosketa saskira zer eraman proposatu digu barakaldarrak.
Elikagaien kontsumoko prezioen indizea % 18 eta % 50 artean igo zen Euskadin 2021eko urtarriletik 2023ko abuztura bitartean, baina Lehiaren Euskal Agintaritzak ez du "lehiaren kontrako jokaerarik" atzeman prezioen gorakadan.
Urtero legez, urte berriaren hasieran, gure herri eta hirietako zerga nagusiak berrikusi egiten dituzte, eta prezioek gora egin ohi dute, urteko inflazioa kontuan hartuta.
Etorkizunean elikagaien krisia aurreikusten dute aditu askok eta, ondorioz, intsektuak jango omen ditugu. Intsektuak elikagai bezala jasangarriak dira, lehengai gutxirekin kaloria asko ematen baitituzte. Mikel Perez eta Iñigo Agirre ez daude batere pozik; intsektuak dastatzen aritu dira…