Gizartea -

Elkartasuna

Elikagaien 'bilketa handia' azaroaren 16tik 21era izango da Bizkaian

Ekimenaren zazpigarren edizioa izango da, baina aurten ez da boluntariorik egongo dendetan pandemia dela eta. Gainera, diru dohaintzak eskatu dituzte aurtengo egoerarengatik.

Aurten ez da boluntariorik egongo 'bilketa handia'n. Argazkia: EiTB
Aurten ez da boluntariorik egongo 'bilketa handia'n. Argazkia: EiTB
Aurten ez da boluntariorik egongo 'bilketa handia'n. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Elikagaien Bankuak azaroaren 16tik 21era egingo du aurten "bilketa handia".

Elkartasun ekimenaren zazpigarren edizioa izango da, baina aurten ez da boluntariorik egongo dendetan pandemia dela eta.

Gainera, aurten elikagai bonoak eskuratu ahal izango dira kanpainarekin bat egin ohi duten establezimenduetan, eta elkarteak, "aparteko neurri gisa", diru dohaintzak eskatu ditu. Bizkaiko Elikagaien Bankuaren webgunearen bitartez egin daitezke dohaintzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia EAE albisteak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Supermerkatuak gaur