Gizartea -

Koronabirusa

Kutsatzeak goraka doazela eta egoera larria dela ohartarazi du Osasun Sailak

Ignacio Garitanok esan du aste hau erabakigarria izango dela Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurri murriztaileak eraginkorrak diren ala ez egiaztatzeko.

Ignacio Garitano. Argazkia: EFE
Ignacio Garitano.
Ignacio Garitano. Argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ohartarazi du osasun egoerak "larria" izaten jarraitzen duela eta kutsatze kopuruak gorako joerari eusten diola, "abiadura moteldu bada ere".

Ignacio Garitano Osasun Saileko eta Osakidetzako Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak agerraldia egin du arratsaldean, COVID-19aren pandemiaren eraginari buruzko datuak emateko.

Etxean konfinatzeko aukerari buruz galdetuta, Garitanok esan du oraingoz ez dutela horrelako erabakirik hartu eta, edonola ere, neurri hori "azken aukera" izango litzatekeela zehaztu du. Ildo horretan, Jaurlaritzak ezarritako neurri murriztaileak eraginkoarrak diren jakiteo aste hau "erabakigarria" izango dela adierazi du. 

Osasun egoerari dagokionez, Garitanok jakinarazi du egun 11.732 pertsona daudela koronabirusarekin, eta kasu bakoitzeko bataz beste 4,4 kontaktu estu daudela.

Joan den astean, 41.083 proba egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 3.627 positibo baieztatu ziren. Lurraldez lurralde, Araban 383 lagun kutsatu ziren, Bizkaian 1.680 eta Gipuzkoan 1.551.

Azken 14 egunetan 693,14 kasu detektatu dira 100.000 biztanleko. Beraz, kutsatze maila "altua" dela ohartarazi du. Positiboen tasa gaur % 7,8koa da eta kutsatze ahalmena adierazten duen tasa, berriz, 1,09koa da.  "Bi adierazle horiek pixka bat jaitsi dira", erantsi du.

Garitanok esan du Osakidetzaren kontingentzia planean bigarren agertokian dagoela EAE eta zainketa intentsiboetako unitateetan 268 ohe daudela libre eta 213 okupatuta, pazienteen 104 koronabirusarekin kutsatuta daudelarik.

Ildo horretan, ez du ospitaleetako egoerari buruzko datu zehatzik eman nahi izan, baina adierazi du Gipuzkoako erietxeetan "apur bat estuago" daudela. "Euskadin distantziak oso laburrak dira eta ez litzateke arazorik egongo gaixo batzuk lekualdatzeko", gaineratu du.

"Ikusten denez, egoerak larria izaten jarraitzen du. Kutsatzeak goraka doaz, abiadura pixka bat moteldu bada ere. Pandemiaren bilakaera egunez egun aztertzen jarraituko dugu, baina aste hau erabakigarria izango da hartutako neurriak eraginkorrak izan diren ala ez jakiteko", azaldu du.

Horrenbestez, gaineratu "goizegi" dela joan den astean ezarritako neurrien balorazioa egiteko eta "zuhurtzia" eskatu du.

Etxeko konfinamenduaz galdetuta, Garitanok azpimarratu du "azken aukera" izango litzatekeela eta agertoki horretara ez iristeko neurri guztiak aplikatzen saiatuko direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Alarma egoera