Gizartea -

Koronabirusa

EAEko ostalaritzan ezarri dituzten neurri zehatzak

Besteak beste, taberna eta jatetxeek ezingo dituzte 6:00ak baino lehenago ireki, eta ezta 23:00ak baino beranduago itxi ere.

Terraza, hutsik. Argazkia: Efe
Terraza, hutsik. Argazkia: Efe
Terraza, hutsik. Argazkia: Efe

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Estatu osoan ezarri duten alarma egoeraren ondoren, Eusko Jaurlaritzak dekretu bat onartu du EAEn neurri zehatzak ezartzeko, tartean ostalaritzaren sektorerako. 

Hala, hauek dira ostalaritzan ezarritako neurri zehatzak:

- Ostalaritza establezimenduek ezingo dituzte ateak 06:00ak baino lehenago ireki, eta 23:00etarako itxita egon beharko dira, eta bezeroak kanporatuta.

- Musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango da eta edatean edo jatean bakarrik kendu ahalko da. Gainera, metro eta erdiko tartea zaindu beharko da. 1,5 metroko distantzia hori mahaietatik gertuen dauden pertsonen artean neurtuko da.

- Ordutegi bera bete beharko dute apustu etxeetan ere, besteak beste.

- Debekatuta egongo da barran kontsumitzea. Mahaian eserita kontsumitu behar da beti.

- Gehienezko edukiera % 50ekoa izango da, eta mahai baten inguruan ezingo dira 6 pertsona baino gehiago elkartu.

- Koktelak eta buffetak egin daitezke, gehienez ere 6 laguneko taldeetan.

- Ordutegi-mugak ez zaizkie aplikatuko erregaiak txikizka eta etengabeko zerbitzuan banatzen dituzten zerbitzuguneetako ostalaritza-zerbitzuei. Hala ere, ostalaritza-zerbitzuak garraio profesionaleko zerbitzuak ematen ari diren pertsonentzat soilik egongo dira zabalik. Zerbitzu horien artean, honako hauek egongo dira: sukaldea duten establezimenduetako catering-zerbitzuak (sukaldea irekita egon ahal izango da); ostalaritza-zerbitzuak; edo prestatutako janaria saltzeko makinak. Zerbitzu horietan ezin izango da alkoholdun edaririk saldu, eta ezin izango dute beste zerbitzurik eskaini aurreko puntuan adierazitako ordutegi-mugaren barruan; horrez gain, gehienez ere hamar laguneko edukiera izango dute.

-Dantzalekuak, gaueko aisialdiko lokalak, txokoak eta elkarte gastronomikoak itxita egon beharko dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirolak Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Jatetxeak Tabernak Koronabirusa