Gizartea -

Koronabirusa

Nola egin ahal izango da kirola neurri murriztaile berriekin?

Neurri orokor moduan, taldeko edozein kirol-jarduera etenda geratzen da, federatua edo eskolakoen kirol-entrenamenduak izan ezik. Profesionala ez den lehiaketa oro, bertan behera.

Patinatzaile bat, Donostian. Argazkia: Efe
Patinatzaile bat, Donostian. Argazkia: Efe
Patinatzaile bat, Donostian. Argazkia: Efe

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako estatu osoan ezarri duten alarma egoeraren ondoren, Eusko Jaurlaritzak dekretu bat onartu zuen EAEn neurri zehatzak ezartzeko, tartean kirolaren arlorako.

(Eusko Jaurlaritzak dokumentu ofizial bat zabaldu du urriaren 28an, urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren eta urriaren 26ko 36/2020 Dekretuaren inguruan sortutako zalantzak argitzen saiatzeko. Dokumentu horretan egiten dena interpretazioa bat da, eta ez du inola ere ordezten dagokion aldizkari ofizialean argitaratutako dekretuaren edukia)

Hala, hauek dira kirolaren inguruan ezarritako neurri zehatzak:

-       Ezingo da taldean kirolik egin espazio itxietan. Salbuetsita daude gimnasioetan programatutako ikastaroak edo jarduerak, betiere maskara erabilita, bai eta lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak ere.

(Kirolari semiprofesional deriotzo egutegi ofizialeko Estatuko eta nazioarteko lehiaketetan eta Euskal Federazioak antolatutako maila goreneko lehiaketetan, kategoria absolutuan, parte hartzen duten kirolariari. Atal honetan kategoria absolutuko maila goreneko bertoko kirol-lehiaketak sartzen dira). 

-       Posible da beste udalerri bateko kiroldegi batera joatea, soil-soilik udalerri mugakidea bada.

-       Lehiaketa profesionaletan eta erdi-profesionaletan, partida bat jokatzeko beste udalerri batera joatea baimenduko da.

-       Talde federatuen edo eskolakoen kirol-entrenamenduak baimenduta daude, seiko taldeetan.

-       Eten egiten da profesionala edo erdi-profesionala ez den talde federatuen lehiaketa.

-       Kirol-instalazioetan baimenduko den gehienezko edukiera % 50ekoa izango da. Taldean ematen diren eskoletan, gehienezko parte-hartzaile kopurua 6 lagunekoa izango da talde bakoitzeko, eta eskolan, dagokion gehienezko edukiera errespetatuko da.

-       Leku itxietan publikoarekin egiten diren ekitaldiek % 50eko edukiera izan dezakete, gehienez ere 400 pertsonakoa. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa izan. (Bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik, halakoetan ondoz ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira eta). Ikus-entzuleak eserita egon beharko dira eta esertokia aurrez esleitzea eskatuko da.

-       Aire librean egiten diren lehiaketen kasuan, % 50eko edukiera izan dezakete, gehienez ere 600 pertsonakoa. Eta aurreko puntuko baldintzak bete beharko dira musukoari eta distantziari dagokionez.

-       Aire zabaleko kirol-lehiaketak publikoarekin egiteko, hala nola arraunketa, atletismoa, bideko txirrindularitza, automobil-rallyak eta antzekoak, arriskuak murrizteko plan bat eduki beharko da, Osasun Publikoko Zuzendaritzak ebaluatuko duena. Dena den, ekitaldia gauzatuko den espazioa edo ibilbidea aurrez mugatuko da, eta espazio edo ibilbide bakoitzean gehienez ere 600 pertsona egotea baimenduko da. Bertaratzen diren edo parte hartzen duten pertsonen artean 1,5 metroko distantzia fisikoa mantenduko da, eta maskara nahitaez erabili beharko da.

-       Udalerritik ateratzeko aukera egongo da kirol-jarduerak edo aire zabaleko jarduera fisikoak egiteko. Gehienez, ere sei lagun elkartu ahal izango dira.

-       Aire zabaleko kirol-jardueraren eta jarduera fisikoaren artean bereizi behar da. Aire zabaleko jarduera fisikoak barne hartzen du kaletik edo ingurune naturaletik paseatzea. 

-       Jarduera zinegetikoak eta arrantza bizitoki dugun udalerrian edo mugakideetan baino ezingo dira egin. 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirolak Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Jatetxeak Tabernak Koronabirusa Zer egin daiteke Euskadin? LABI