Gizartea -
KORONABIRUSA
Apur bat jaitsi da COVID-19agatik itxitako ikasgelen kopurua EAEn
Zehazki, 79 ikastetxek dute ikasgelaren bat itxita, atzo baino sei gutxiago. Azken egunotan egonkor mantendu da koronabirusaren eragina eskoletan.
AGENCIAS | REDACCIÓN
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak COVID-19ak EAEko ikastetxeetan duen eraginari buruzko datuak eguneratu ditu. Une honetan, ez dago aurrez aurreko hezkuntza-jarduera etenda duen ikastetxerik, baina guztira 109 ikasgela itxita daude 79 hezkuntza zentrotan.
Datuok atzokoekin alderatuz gero, apur bat behera egin dute itxita dauden ikasgelen kopuruak eta gelaren bat egoera horretan duten ikastetxeenak, sei eta lau gutxiago, hurrenez hurren. Azken egunotako joerari jarraiki, COVID-19ak erasandako ikastetxeen kopuruak nahiko egonkor jarraitzen du.
2020-2021 ikasturtean, Euskal Hezkuntza Sistemak 17.554 gela ditu guztira (2 urteko geletatik hasi eta derrigorrezko unibertsitateaz kanpoko hezkuntzara artekoak). Itxitako gelen kopurua ikasgela guztien % 0,62 da.