Gizartea -
KORONABIRUSA
190 dira COVID-19agatik itxitako ikasgelak EAEn
Isolatutako ikasgelen kopuruak apur bat egin du gora, baina eskolen kopurua egonkor dago.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
COVID-19 kasuengatik 190 ikasgela daude itxita Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), bezperan baino zortzi gehiago.
Hezkuntza Sailak asteazken honetan zabaldutako datuen arabera, azken orduetan 131 ikastetxetan atzeman dituzte koronabirus kasuak, eta, ondorioz, 190 ikasgela itxi behar izan dituzte. Hala bada, asteazkeneko datuekin alderatuta, isolatutako ikasgelen kopuruak apur bat gora egin du (+8), baina gelaren bat itxita duten eskolen kopurua egonkor dago (-1).
Pandemiaren eraginez itxitako eskolen kopuruaren batez bestekoa % 1,08 da. Dena dela, oraindik ez dago aurrez aurreko hezkuntza-jarduera COVID-19agatik erabat eten behar izan duen ikastetxerik. 2020-2021 ikasturtean euskal hezkuntza-sistemak 17.554 gela ditu, 2 urtetik hasi eta unibertsitatez kanpoko hezkuntzara arte.