Gizartea -

Koronabirusa

30 ikastetxetan atzeman dituzte agerraldiak, eta horietako lau itxi egin dituzte

Ostiral honetan itxita dauden zentroak honakoak dira: Gasteizko Katagorri haur eskola, Zaldibarko eskola publikoa, Mungiako Bentades ikastetxea eta Amezketako Zumadi ikastola.

Donostiako Aldapeta Maria ikastetxea. Artxiboko argazkia: EFE
Donostiako Aldapeta Maria ikastetxea.
Donostiako Aldapeta Maria ikastetxea. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 30 ikastetxetan detektatu dituzte koronabirus agerraldiak, eta horietako lau ixtea erabaki dute, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburu berriak ostiral honetan jakinarazi duenez.  

Gaur itxita dauden zentroak honakoak dira: Gasteizko Katagorri haur eskola, Zaldibarko eskola publikoa, Mungiako Bentades ikastetxea eta Amezketako Zumadi ikastola.

Bildarratzek esan du ezinezkoa dela arriskua % 100ean desagerraraztea, eta zehaztu du hezkuntza komunitatean eman diren kasu positiboen % 80tan heldu batek kutsatu dituela ikasleak.

Halaber, lasaitasunerako deia egin du, pandemiak eragindako egoera honek luze joko duela iritzita. "Astero ikasgela bat edo ikastetxe bat itxiko da, baina garrantzitsuena kasuen jarraipen zorrotza egitea da eta eskola presentzialak mantentzea", azpimarratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Osasun albisteak Koronabirusa