Gizartea -

Koronabirusa

Aurrez aurreko eskolak Nafarroako Unibertsitate Publikoan, ikasturtearen hasieran

Horretarako, unibertsitate-komunitatearen segurtasuna bermatzea helburu, hainbat neurri hartu dituzte.

Nafarroako Unibertsitate Publikoa, artxiboko irudian. EiTBko bideo batetik hartutako argazkia.
Nafarroako Unibertsitate Publikoa, artxiboko irudian
Nafarroako Unibertsitate Publikoa, artxiboko irudian. EiTBko bideo batetik hartutako argazkia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Unibertsitate Publikoak hurrengo astean ekingo dio 2020-21 ikasturteari, eta aurrez aurreko eskolak izango ditu, % 100ean, ikasturteko hasiera horretan. Horretarako, zenbait antolakuntza-, garbitasun- eta osasun-neurri hartu dituzte, unibertsitate-komunitatearen segurtasuna bermatzea helburu.

Eskolak irailaren 2an hasiko dira hau da, hurrengo asteazkenean, baina lehen mailako ikasleek, aurreko egunean (irailaren 1ean), graduen aurkezpen-jardunaldia dute, Unibertsitateak jakitera eman duenez.

Hartutako neurriak, bereziki, bi arlotan daude zehaztuta. Alde batetik, geletako aforoak berregituratu eta murrizteko neurriak daude; beste aldetik, 1,5 metroko tartea zaintzeko neurriak daude. Campusean, aurrez aurreko irakaskuntza egotea xede, garbitasun-neurriak hartu beharko dituzte (besteak beste maskara erabili beharko dute, eta eskuak garbitu).

Eskumena duten agintarien gomendioekin bat hartutako neurriak dira, Foru Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuarekin eta Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Nafarroako Institutuarekin koordinatuta.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, halaber, Arrisku Plana du; bertan, 2020-21 ikasturtean egon litezkeen egoeretarako ekintzak daude zehaztuta: alegia, egokitutako aurrez aurreko eskoletarako, konfinamendu partzialerako, edo erabateko konfinamendurako. Planaren helburua da oreka egotea kalitatezko unibertsitate-irakaskuntzaren eta ikasleen eta langileen osasunaren babesaren artean.

Egoera aldatuko balitz, egokitzeko gaitasuna

Osasun-agintariek hala erabakita egoera aldatuko balitz, Unibertsitateak gaitasuna izango luke egokitzeko, gela hibridoen bidez, eskolak zuzenean emanez, edo, udaberriko konfinamenduan egin zutenez, onlineko eskolak eginez.

Unibertsitate-komunitateari jakinarazi diote, dagoeneko, erabaki horiek hartu dituztela. Gainera, ikasle guztiek, aste honetan, gida espezifikoa jasoko dute, campusera joan aurretik jakin dezaten zein neurri ezarri dituzten. Horrekin lotuta, ikasleei gogora ekarri diete derrigorrezkoa dela maskara une oro zuzen jarrita izatea, tartea egonda ere.

Irakaskuntzari dagokionez, "ikerketa sakona" egin dute, aurrez aurrekoa izan dadila lortzeko. Nafarroako Unibertsitate Publikoak ikasgelategi zentralizatua du Arrosadiako campusean eta, hortaz, guztiz optimizatu egin dituzte egun dauden irakaskuntza-guneak.

Osasuneko campusean eta Tuterakoan, eskolak guztiz izango dira aurrez aurrekoak, bietan dauden baliabideei erreparatuta. Unibertsitatean egin beharreko praktikei dagokienez, aurreikuspena da denak aurrez aurrekoak izan daitezela, beharrezko garbitasun- eta osasun-neurriak hartuta.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Nafarroako Unibertsitate Publikoa argazkiak Gaixotasunak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua berriak Hezkuntza sistemako albisteak Medikuntza albisteak COVID kasuak