Gizartea -

Koronabirusa

Belgikak Hego Euskal Herrira bidaiatzea debekatu du

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroatik Belgikara doazen bidaiariei PCR probak egingo dizkiete eta 14 egunez koarentenan egon beharko dira.

Loiuko aireportua. Artxiboko argazkia: EFE
Loiuko aireportua.
Loiuko aireportua. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren pandemia dela eta, Belgikako Gobernuak hainbat herrialdetara bidaiatzea debekatu du, tartean Hego Euskal Herrira.

Bizkaia eta Nafarroa lehendik zeuden zerrenda horretan, baina gaur Araba eta Gipuzkoa ere sartu ditu; izan ere, azken balantzearen arabera, 724 positibo detektatu dituzten azken orduetan Euskal Autonomia Erkidegoan.

Hego Euskal Herrira ez ezik, Madrilera, Burgosera, Almeriara eta Balearretara bidatzea galarazi du, funtsezkoa ez bada.

Aipatu zonaldeetatik Belgikara doazen bidaiariei PCR probak egingo dizkiete eta 14 egunez koarentenan egon beharko dira.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Belgika Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Gasteizko Aireportua Hondarribiko aireportua Koronabirusa