Gizartea -
KORONABIRUSA
Bost izaten jarraitzen dute Erandiogoikoako batzokiko fokuko positiboek
Urdulizko Ospitalean 801 PCR proba egin dituzte orain arte. Gaurko 253 pertsona deitu diuzte proba egiteko.
eitb.eus
Urdulizko Ospitalean, orain arte 801 PCR proba burutu dira Erandiogoikoako batzokiko bezeroen artean egiten ari diren baheketa lanak direla eta. Horietatik, 5 positibo izan dira. Gaur, 253 pertsonari egingo zaie proba.
Bestalde, gaur, 09: 00etan, Donostiako Okendo Kultur Etxean, Ramuntxo Berri tabernan sortutako fokuari buruzko probak hasi dira. Gaurko 700 proba daude aurreikusita eta biharko 750.
EAEn, 428 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Kasu berrietako 311 Bizkaian atzeman dituzte, 74 Gipuzkoan eta 38 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren bost pertsonak positibo eman dute azken orduetan.
Horrez gain, gaitza atzemateko 5.929 PCR egin zituzten atzo, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez.