Gizartea -
COVID-19
255 positibo gehiago atzeman dituzte azken 24 orduetan Hego Euskal Herrian
Horietatik 200 EAEn izan dira (29 Araban, 128 Bizkaian, 41 Gipuzkoan, eta 2 kasu Euskaditik kanpo bizi diren personetan), eta gainerako 55, Nafarroan.
EITB.EUS
200 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte azken 24 orduetan Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratutako azken datuen arabera. Ostiral honetan 3.862 PCR proba egin dira, eta haietatik, 200 positiboak izan dira.
Lurraldeka, 29 kasu izan dira Araban, 128 Bizkaian, 41 Gipuzkoan, eta 2 kasu Euskaditik kanpo bizi diren personetan.
Atzo, guztira 234 PCR egin dira Bilboko Back&Stage diskotekarekin lotutako baheketa lanetan. 12 kasu positibo antzeman dira, eta beste positibo bat langile batean. Gaur 115 persona eskatu dute PCR proba egitea.
Ospitaleratzeak, udalerrietako kasuak eta R0 indizea astelehenean eguneratuko dira.
Nafarroa
Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, azken 24 orduetan 55 COVID-19 kasu positibo gehiago atzeman dituzte Foru Erkidegoan, eta lau ospitaleratze gehiago izan dira. Guztira, 1.559 PCR proba egin dituzte osasun sare publikoan.
Aurreko egunetan bezala, kasu gehienak ( % 70) Iruñean eta Iruñerrian izan dira, eta 15 eta 30 arteko adin-tarteak gora egin du (% 46) eta, generoari erreparatuta, % 56 gizonezko dira eta % 44, berriz, emakumezko.
Atzo ez zen hildakorik izan, beraz, pandemia hasi zenetik 529 dira Nafarroan hildako lagunak. 36 lagunek jarraitzen dute ospitaleratuta, horietako hiru Zaintza Intentsiboko Unitatean.