Gizartea -

Ekologistak Martxan

Euskadiko lau hondartzari bandera beltzak eman dizkie Ekologistak Martxan taldeak

Ekologistak Martxan taldeak aurkeztutako "Bandera Beltzen" txostenean Espainian emandako 48 banderetatik lau Euskadin eman ditu: Plentzian, Gaztelugatxen, Pasa-Donibanen eta Santa Clara Uhartean.

Gaztelugatxe.
Gaztelugatxe.
Gaztelugatxe.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekologistak Martxan taldearen bandera beltz sinbolikoetatik 48 Espainiar estatuko hondartza eta kostek jaso dute kutsadura edo gestio txarra izan dutelako. Bandera horiek guztietatik lau Euskadirentzat izan dira: Plentzia eta Gaztelugatxerentzat Bizkaian eta Pasai-Donibane eta Santa Clara Uhartearentzeko Gipuzkoan.

Astearte honetan aurkeztutako “Bandera Beltzak 2020” txostenaren arabera, Espainiako Estatuko kostaren 8.000 kilometroetan arazo nagusiak, 2019 bezala, isurkinak eta uren arazketa kaskarra izan dira.

Plentziaren kasuan bandera beltzaren ezarpena pantalanaren handiagotze lanaren, eta horrek dakartzan kutsaduraren ondorio zuzena izan da. Hala ere, Ekologistak Martxanek adierazi duenez, bandera beltza lan horien gestio eskasagatik ere izan zitekeen, jada oso “humanizatuta dagoen eremu bati” eragiten jarraituko baitute obrek.

Gaztelugatxeri dagokionez, bandera beltza Bizkaiko Diputazioak eta Eusko Jaurlaritzak aparkalekuaren zabalkunde lanetan izandako gestio txarraren ondorio izan da. Ekologistak Martxanek lan horiek Juego de Tronos telebista saioan izandako agerraldia aprobetxatuz publizitate kanpaina baten ondorio besterik ez direla salatu du. Proiektu hori “txostenaren aurkezpena baino egun batzuk lehenago gelditua izan bazen ere, talde ekologistak salaketa modura bandera mantentzea erabaki du.

Gipuzkoan Pasai-Donibaneri emandako bandera beltza kutsaduragatik izan da. Arazoa inguru horretako uren arazketan dagoela azaldu du Ekologistak Martxanek. Taldearen arabera, inguru horretako urak ez dira “ez jaso, ezta arazten ere” Pasaiako badian isuri aurretik.

Santa Clara Uhartearen kasuan, ostera, bandera beltza ingurunearen gestio eskasagatik izan da, eta uhartea “biodibertsitaterako puntu bero” izatetik “turisten elementu erakargarri hutsa” bihur litekeela ohartarazi du. Talde ekologistak leku horretan gizakiaren presentzia handitzeak “bertako ekosistema ahula arriskuan jar lezakeela” salatu du, eta ingurua berriztatzearen alde agertu da.

Ekologistak Martxan taldearen txostenak Covid-19ak sortutako egoeraren ondorioak ere jasotzen ditu. Egunetik egunera gehitzen ari diren eskularru eta maskaren agerraldiez ohartarazi du, eta “alde batera utzi ezin ditugun kutsadura foku” bihurtu direla azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Zer gertatu da Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Euskal herriko hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Plentzia bideoak Pasaia albisteak Albisteak Gaztelugatxeko albisteak Euskadiko kutsadura