Berrobi, Dima, Izurtza, Larraun, Markina-Xemein, Mendaro eta Plentziako udalek bat egin dute Euskal Herriko udalen partzuergoarekin larunbat honetan Bergaran egin duten Batzar Orokorrean. Ekitaldi itxurako batzarra izan da, gainera, aurten Udalbiltzak 25 urte beteko dituela-eta.
Bernar Magunagoikoetxeak dioenez, Plentziako Sustraiak jatetxean denboraldiko produktuak, kalitatezkoak eta bertokoak eskaintzen dituzte. Berezitasuna arroza eta brasa dira, eta astelehenetik ostiralera eguneko menua eskaintzen dute. Arroz zoragarri baten errezeta eman digu.
Urtarrilaren 13tik aurrera, 05:45ean abiatuko da lehendabiziko trena Etxebarritik Plentziara eta lau minutu geroago, 05:49an, Etxebarritik Kabiezesera. Halaber, eguerdiko trenen (13:50etatik 14:30era) maiztasuna handituko da lanegunetan, hiru minututik bi minutu eta erdira.
Alkateak argi utzi du horrek eragina izango duela Udalaren diru bilketan. Halaber, uste du etxebizitzaren arazoari konponbide bat emateko bidea ere izan daitekeela, "etxebizitza huts horiek alokairura bideratzen baldin badira".
Aitor Garagarza alkateak argi utzi du horrek eragina izango duela Udalaren diru bilketan. Halaber, uste du etxebizitzaren arazoari konponbide bat emateko bidea ere izan daitekeela, "etxebizitza huts horiek alokairura bideratzen baldin badira".
Plentziako San Antolin jaietan izan gara. Izan ere, udako azkenetakoak dira eta abuztuaren 29tik irailaren 3ra bitartean ospatzen dira. Ikus ezazu bideoa!
Urtero bezala, Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak mobilizazioa egin du Plentzia eta Gorlizko hondartzetan. Horietan, arrazoi ezberdinengatik euren herrialdeak utzi eta Europarako bidean milioika lagunek bizi duten errealitate gordina azaleratu nahi izan dute.
Gipuzkoarrak izan dira azkarrenak, Lapurdi liderraren eta Arkoteren aurretik. Bukaerarako bi jardunaldiren faltan, Lapurdik lider jarraitzen du 129 punturekin, Sanpedrotarrak 127 dauzka eta Arkotek 122.
Lapurdi nagusi izan zen Plentziako uretan jokatutako estropadan. Lapurtarrak lider dira sailkapenean 86 punturekin, San Pedrok 84 ditu, Arkotek 79 eta San Juanek 78.
Eraso matxisten gaitzespen gisa, herriko ekitaldi guztiak bertan behera gelditu dira 14:30etik 15:30era eta dozenaka lagunek parte hartu dute 14:30erako Udalak deitutako elkarretaratzean.
Ostiraletik larunbaterako gauean gertatu den eraso matxisten gaitzespen gisa, herriko ekitaldi guztiak bertan behera gelditu dira larunbat honetan 14:30etik 15:30era eta dozenaka herritar bildu dira Astillero plazan Udalak deitutako elkarretaratzean.
Arkoteko traineru bizkaitarrak denboraldiko lehen garaipena lortu zuen XVIII. Marina de Cudeyo Banderan, KAE 1 Ligako zazpigarren estropada puntuagarrian.
Arkoteko tripulazio bizkaitarrak denboraldiko lehen garaipena lortu du Marina de Cudeyo-Dynasol Sari Nagusian. Era berean, Lapurdi bakarrik jarri da lidergoan.
2023ko Tourraren lehen etapa Bizkaian jokatuko dute, osorik. Ibilbidean, bost mendate puntuagarri izango dira; horietako bat, Ganguren, 2. mailakoa, eguneko gogorrena izango da, baina Pike, 3. mailakoa, helmugatik 10 kilometrora, erabakigarria izan liteke.
Kontsultatu zein udalerritan ibiliko den 2023ko Frantziako Tourraren 1. etapa, eta zein ordutan izango den udalerri bakoitzean. Ibilbidea Bilbon hasi, eta hiriburuan bertan amaituko da.
Joseba Fernandezek ontziak historia egin du iaz mailaz igo zenetik lehenengo bandera irabazita. 20:43ko denbora egin dute , San Pedrok baino 4 segundo gutxiago eta Arkotek baino 18 gutxiago.
Ekitaldiak Bizkaiko lau eskualdetan (Bilbo, Mundaka, Plentzia eta Santurtzi) bere presentzia sendotuko du, eta HARROladies eta HARROamplified ekimenekin egitarau zabalagoa izango du.
Plentziako portutik gertu, udan jendetza biltzen da Taloa Berrin, hango proposamenak dastatzeko asmoz. Ander Gutierrezek aurkeztu digu horietako bat: duxel pintxoa.
Bizkaiko kostaldeko hiribilduko Plasentia de Butron museoak itsasoarekin lotutako askotariko istorioak ditu gordeta. Bertan, musutruk herritarrek museoari eman dizkioten ehunka pieza ikus daitezke, tartean, garai batean Espainiako merkataritza-ontzidiaren transatlantikorik handiena zenaren maketa.
Sondikan, hainbat ume ebakuatu behar izan dituzte ur-poltsa batean harrapatuta geratu den autobus batetik. Jaurlaritzak Uholde Arriskuetarako Plan Bereziaren alerta-fasea aktibatu du
Biharko 24:00ak arte euri asko egingo du Kantauri isurialdean, Baztanen eta Bidasoan. Gainera, olatu handiak espero dira euskal kostaldean. Goizaldean 125 km/h-ko ufadak neurtu dituzte Matxitxakon (Bizkaia).
Ionan Marigomez, Plentziako Itsas Estazioko zuzendaria, izan dugu "Faktoria"n. Plentziako hondartzan, osasun zentro izandako ia 100 urteko eraikinean dago P.I.E zentroa eta nola sortu zen, zer egiten duten eta zein erronka dituzten azaldu digu zuzendariak.
Donostian jokatzen ari den Europako kostaldeko arraun eta esprinten txapelketaren bigarren egunean Raspas arraun taldeko Nicolas Repettok bigarren egin du banakakoan.
Bost urpekarik egin dute lan hori, garabi batek lagunduta. Enpresaren helburua da, itsas faunako espezieei gordelekua eskaintzearekin batera, itsasoaren ukitua duen ardo berezia merkaturatzea.
Plentzia eta Gorlizen egindako ‘Marea Horia’ ekimenean bildutakoek migrazio-politika berriak ezartzea eskatu dizkiete Europako gobernuei. Izan ere, gaur egungo neurriek heriotzara kondenatzen dituzte “milaka eta milaka” pertsona migrazio-bideetan.
Ekitaldi honekin Ongi Etorri Errefuxiatuak elkartearen helburuak dira mundu osoan milioika pertsonak bizi duten errealitate agerian jartzea eta gobernuei eta erakundeei nazioarteko itunetan jasotako giza eskubideak errespetatuko dituen migrazio- eta harrera-politikak har ditzaten eskatzea.
Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu, % 30ekoak. ELAk, CIMek, UGTk eta Trenbide Makinisten Espainiako Sindikatuak deitu dituzte lanuzteak; helburua da hitzarmen kolektiboaren gaineko negoziazioan presioa egitea, eta makinisten lan baldintzetako aldaketen aurka protestatzea.
Mobilizazioaren helburua bikoitza da: alde batetik, hitzarmen kolektiboaren negoziazioan presioa egitea, eta, bestetik, makinisten lan baldintzetan ezartzekoak diren aldaketen aurka protestatzea. Ostegunerako, alegia, hilaren 28rako, deialdi berdina dago deituta.
06:30etik 09:30era egin da bigarren greba eguneko lehen lanuztea Metro Bilbaon. Gaur arratsaldean hiru orduko beste lanuzte bat egingo dute langileek 18:30etik 21:30era. ELAk arrakastatsutzat jo du goizeko lanuztea, eta arratsaldeko mobilizazioei eutsi die.
Enpresaren arabera, lan-txanda zuten 238 pertsonetatik 48k babestu dute lanuztea eta beste 7 trenek osatu dituzte % 30eko gutxieneko zerbitzuak. Sindikatuek salatu dutenez, zuzendaritza datuak manipulatzen ari da.
Gainera, ekainaren hasieratik, zerbitzua etengabekoa da ostiral eta larunbat gauetan, baita jai-egunetako bezperetan ere. Trenek sei minutu eta 40 segundoko maiztasuna goizetan eta hamar minutukoa arratsaldeetan izango dute 1. eta 2. lineetan, eta zazpi minutu eta erdikoa 3. linean.