Gizartea -

Pandemia

Martxan da Koronabirusari buruzko informazioa jasotzeko 'call center'a

Egunean mila dei baino gehiago jasotzen dituzte Ibermaticak kudeatzen duen zerbitzu horretan, eta sintomak dituzten pertsonen arreta arintzea da helburua.

Osakidetzako langilea telefonoari erantzuten. Argazkia: EiTB
Osakidetzako langilea telefonoari erantzuten. Argazkia: EiTB
Osakidetzako langilea telefonoari erantzuten. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak Coronavirus Covid-19aren inguruko informazioa emateko iragarri zuen telefono zerbitzua eskaintzen hasi da jada Ibermatica, Osasun Kontseiluak sintomak dituztenentzat jarri zuen telefonoaren lana arintzeko helburuarekin.

Funtzionamendua lehenengo berbera da. Osasun Kontseiluak emandako arretarako telefonora deitu behar da (900 20 30 50), eta Ibermaticako langileek banatzen dituzte informazio eske deitzen dutenak eta sintomak dituztenak.

Ibermaticak jakinarazi duenez, herritarrek gaixotasunaren inguruan dituzten zalantza guztiak argitzeko zerbitzua izango da, Eusko Jaurlaritzak sustatua, eta gainez egiten ari zen Osasun Kontseiluaren telefonoari lagunduko dio.

Osasun Kontseiluak jarritako telefonoan (900 20 30 50) 50.000 dei baino gehiago jaso dituzte otsailaren 26tik. 10etik 6 informazioa jasotzeko ziren, nahiz eta osasun agintariek sintomak zituztenentzat bakarrik zela ohartarazi.

Zerbitzua arintzeko helburuarekin, Osakidetzak 'call center' hori jarri du martxan, eta deitzen dutenen itxaronaldia % 40 murriztea lortu dute. Ibermaticak kudeatzen duen zerbitzu horrek egunean mila deitik gora jasotzen du.

20 bat pertsona jarri dituzte hor lanean, eta 24 orduz ematen dute zerbitzua, egunero, etxetik, telelana baliatuta. Langile kopurua handitzeko aukera aurreikusi dute beharrezkoa bada edo eskaera handitzen bada, datozen asteetan gertatzen denaren arabera. Gainera, Ibermaticak informazio eskaera guztiak erregistratzeko webgunea ere garatu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuakAlbiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa