Gizartea -
Koronabirusa
Etxean bakartzeko neurriak
Eusko Jaurlaritzak aurkeztu ditu koronabirusean positibo emateagatik isolamenduan dauden pertsonek eta kasu positibo batekin kontaktuan dauden pertsonentzat hartu beharreko jarraibideak.
eitb.eus
Mikel Sanchezek bakartuta dauden pertsonek hartu beharreko neurriei buruzko jarraibideak eman ditu, bai koronabirusaren kasu positibo bat direlako, bai koronabirusaren kasu positibo batekin harreman estuan egon direlako. Osasun Sailak modu bisualean argitaratu ditu gomendio horiek.
COVID-19 duten pertsonentzat, hauek dira gomendioak:
-Ahal den guztietan, erabilera esklusiboko logela eta bainugela izatea.-Gelak aireztatuta egon behar du, atea itxita duela.-Komunikatzeko telefono operatibo bat.-Gelatik irten behar badu, pertsonak maskara kirurgikoa eraman behar du, eta segurtasun-distantzia mantendu. Baina, irtetea saihestu behar da betiere.-Bakartze-egoeran dagoen bitartean, saihestu egin behar du adineko pertsonekin, gaixotasun kronikoak dituztenekin edo haurdunekin bizitzea.-Logelan zabor-ontzi estalkidun bat jarri, edo itxitura hermetikoko poltsa bat.-Erne egon edozein gaixotasun-sintoma dela eta.
Etxean bizi diren gainerako pertsonentzat, kontu handiz ibili eta neurri hauek hartu behar dituzte:
-Isolamenduan dagoen pertsonarekin aurrez aurre ez harremanetan jartzea.-Egunean bitan tenperatura hartzea.-Pertsona bakar batek eman behar dio arreta pazienteari.-Eskuak beti garbitzea bakartutako pertsona edo haren tresnak ukitu ondoren.-Sarritan garbitzea ukitzen diren eremuak: txorrotak, etengailuak, ateen heldulekuak...
Garbitzeko:
-Lixiba erabili (1 zopa-koilarakada litro ur bakoitzeko).-Bakartuta dagoen pertsonak erabilitako arropa eta izarak poltsa itxi batean sartu behar dira, garbigailura eramateko.-Sukaldeko platerak, edalontziak eta tresnak tenperatura altuetan garbitu behar dira, ahal dela ontzi-garbigailuetan.-Eta gogoratu eskuak behar bezala garbitzeaz: 40-60 s urarekin eta xaboiarekin.