Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek emaztea eta alaba hil ditu Abanton

Ustezko hiltzailea bi emakumeetako baten bikotekidea da. Ihesean joan da, baina ordu batzuk geroago Portugaleten atxilotu du Ertzaintzak.

Bi ertzain hilketa gertatu den etxearen inguruan, Abanton. Argazkia: EFE
Bi ertzain hilketa gertatu den etxearen inguruan, Abanton.
Gizon batek emaztea eta alaba hil ditu Abanton

1:10

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ama-alaba bi hil dituzte gaur goizean Abanton, eta Ertzaintzak amaren senarra atxilotu du arratsaldean Portugaleten, hilketaren ustezko egilea delakoan.  

60 urteko gizonezkoa Portugaleteko eraikin bateko trasteleku batean topatu dute, 16:30 inguruan, konortea erdi galduta zegoela, eta ospitalera eraman dute, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Antza, hainbat pilula hartu ditu.

Ama-alabak (54 eta 24 urtekoak) goizean aurkitu dituzte labankadaz hilda Abantoko etxebizitza batean. Larrialdi zerbitzuek 14:15 inguruan jaso dute abisua.

Harrezkero, Ertzaintza gizonaren bila ibili da Santurtziko kaleetan barrena, eta azkenean Portugaleten atzeman dute.

Indarkeria matxistak EAEn hil duen lehenengo emakumea da 2018tik.

Abanto Zierbenako bizilagunek elkarretaratzea egin dute hilketa matxista salatzeko
Abanto Zierbenako bizilagunek elkarretaratzea egin dute hilketa matxista salatzeko
Abanto Zierbenako bizilagunek elkarretaratzea egin dute hilketa matxista salatzeko

1:43

Hilketaren gaitzespena

Abantoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak "erabateko gaitzespena eta errefusa" agertu du hilketaren aurrean, eta elkarretaratzea egin du udaletxearen parean.

Gainera, herriko talde feministek deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin die herritarrei. Hala, San Fuentes auzoan elkarretaratzea egin dute "Erasorik ez erantzunik gabe. Aski da" lelopean, eta 300 pertsonatik gora elkartu dira.

Emakundek ere goitik beherako gaitzespena agertu du ohar batean, eta gizarteari indarkeria matxistaren aurka jarrera aktiboa izatea eskatu dio.

Eudel EAEko udalerrien elkarteak ere mobilizazioak babestu ditu, eta gogorarazi du "emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean" dagoela emakumeen aurkako indarkeriaren arazoaren oinarria.

Abanto Zierbenako Udalak hilketa matxista bikoitza gaitzetsi du
Abanto Zierbenako Udalak hilketa matxista bikoitza gaitzetsi du
Abanto Zierbenako Udalak hilketa matxista bikoitza gaitzetsi du

1:17

Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak, berriz, esan du "Abantoko krimen matxista bikoitzak gure errealitate ankerrenera" garamatzala.

Arartekoak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek ere salatu dute gertatutakoa, alderdi politikoek egin duten bezalaxe.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera:  900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Portugalete albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Abanto Genero-indarkeriaren biktimentzako laguntza Matxismoa gaur Aitak albisteak Ararteko albisteak Emakunde bideoak Bizkaiko Foru Aldundia azken ordukoa EUDEL gaur Erailketak albisteak