Mungian, indarkeria matxistaren biktima bat gogoratu dute gaur. Andina Pereira omendu dute, duela 10 urte bikotekide ohiak hil zuen emakumea. Ekitaldi xumea egin dute herritarrek Matxin plazan, musika eta lore eskaintzarekin. Matxismoaren biktimak diren emakume guztiak ere gogoan hartu dituzte.
Aurrerapenak aurrerapen, M8a aldarrietarako eguna da gaur gaurkoz, ospakizunerako baino; gizon eta emakumeen berdintasun erreala, emakumeen aurkako indarkeriarik eza, zaintza-sistemaren hutsuneak konpontzea eta emakumeen ahalduntzea, egitate barik, helburu eta aldarri baitira 2024 honetan oraindik.
Miren Elgarresta zuzendariak esan du "Zuetaz harro" kanpainarekin "emakume zaharrak balore negatiboekin lotzen dituzten estereotipoak" apurtu nahi dituztela.
Kanpainaren protagonista lau emakume dira, eta bakoitzak aurreko belaunaldietan egindako ekarpena erakusten dute. Kanpainak txalotu egiten du ekarpen hori, haien eskubideak nabarmen mugatu dituztelako eta, hain zuzen ere, horregatik bihurtu direlako ahalduntzeko eragile.
Berdintasunean atzera egiteko arrisku zantzuak ikusten dituela ohartarazi du idazle errenteriarrak. Indarkeria matxistarekin "ikaratuta" dagoela ere esan du: "Egoera ez doa hobera".
Berdintasuneskola.eus webguneak doako 32 ikastaro eskainiko ditu, berdintasunari buruzko hainbat gairi buruzkoak. Gehienak publiko orokorrari zuzendutakoak dira, gutxi batzuk salbu.
Epaimahaiak goraipatu du Mariasun Landaren lan zabalak feminismoa eta euskara biltzen dituela, eta goraipamena mundu berdinzaleagoa irudikatzen laguntzen duten kultur sortzaileengana zabaldu du. Otsailaren 6an emango dio saria Iñigo Urkullu lehendakariak Landari.
Mugimendu Feministak milaka pertsona bildu ditu euskal geografian zehar egun osoan zehar egin diren manifestazio eta mobilizazioetan, indarkeria matxista "Giza Eskubideen urraketarik zabalduena" izaten jarraitzen duela salatzeko.
Emakumeen aurkako indarkeria desagertarrazteko egunean, pornografia jopuntuan jarri du Emakundek. Sexu hezitzaile eta sexologien iritzia bildu dugu "Faktoria"n.
Pornografiaren arazoaren tamainaz eta larriaz ohartarazteko "pornosozializazioa" terminoaz aritu da Emakundeko zuzendaria, eta azpimarratu du fenomeno horrek erantzun globala beharko duela.
Arazoaren tamainaz eta larriaz ohartarazteko "pornosozializazioa" terminoaz aritu da Emakundeko zuzendaria, eta azpimarratu du fenomeno horrek erantzun globala beharko duela.
Emakundek, hiru aldundiek eta Eudelek A25erako prestatu duten kanpainan nabarmendu dute pornografia ezin dela izan gazteen hezibide sexuala. Izan ere, eszena pornografikoen ia % 90ek emakumeen aurkako indarkeria fisikoa edo hitzezkoa dute.
Lehen aldiz egin diete harrera aurten alkateak eta EAJko diputatu nagusi batek alarde tradizionalari eta Jaizkibel konpainiari. Ez da protesta manifestaziorik izan, baina ikusle batzuk biratu egin dira konpainia parekidearen desfilea ez ikusteko.
Euspel sindikatutik, bestalde, "minduta" daudela adierazi dute, "Ertzaintzaren barruan eta Ertzaintzatik kanpo benetako berdintasunaren alde borroka" egin dutelako.
Emakundek egindako txostenaren ondorioetako bat da hori, adineko emakumeengan eragindako indarkeria ikusaraztea helburu duena. Ikerketaren arabera, autonomia ekonomikorik izan ez duten emakumeak dira eta beren burua biktima gisa identifikatzeko zailtasunak dituztenak.
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Miren Elgarresta erakundeko zuzendariak Euskal Herriko Mugimendu Feministak azaroaren 30erako iragarritako greba ere izan du hizpide. Adierazi duenez, Emakunde "ez doa grebara, baina zainketen ikusgarritasuna babesten du".
Berdintasun Sailak, Emakunderen bitartez, eta Eudelek hiru saio antolatu dituzte EAEko udal eratu berrietako politikariekin eta teknikariekin. Gaur izan da lehena Arabako udal ordezkariekin, eta astelehen eta asteartean izango dira Bizkaikoen eta Gipuzkoakoen txanda.
Indarkeria matxistaren biktimei zuzendutako gida aurkeztu dute gaur Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak, Emakundek eta Justizia Sailak. Emakumeek justizia gertuago sentiaraztea du helburu, eta horretarako, salaketa jarri ondorengo prozesuaren nondik norakoak argi erakusten dizkie liburuxkak.
Emakunde buru duen batzordeak indartu egin du biktimen arretan eta babesean inplikatutako alderdien informazio bilketa. Halaber, diskrezioa eskatu du Gasteizko hilketa matxistaren ikerketan aurrera egiten jarraitzeko.
12:00etan elkarretaratzea egin dute udaletxe parean. Arratsalderako, protesta deitu du Gasteizko Mugimendu Feministak. Atxilotua aurki eramango dute polizia etxera.
Nabarmendu duenez, ordenamendu juridikoak eta justizia-auzitegiek "babes berezia ematen diote amatasunari", eta azterketen iraupena luzatzea gomendatu du.
Astelehen honetan argitaratutako ikerketa baten arabera, genero arauek eragina dute geletako lantaldeetan neskek eta mutilek beren gain hartzen dituzten roletan, denboretan eta zereginetan.
Gobernu bileraren ondorengo prentsaurrekoan, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordeak eta Lan eta Enpleguko sailburuak esan du efemeride feministaren inguruan Emakundek aurkeztu duen proposamena 2025eko egutegia lantzerakoan hartuko dela kontuan.
Eusko Jaurlaritzako Lan Zuzendaritzak uste du Emakunderen proposamena aintzat hartzeak administrazio-prozedura bat hastea ekarriko lukeela, eta horretarako ez dagoela denborarik.
Lan egutegian jai-egun gisa sartzeko 14 data aztertu ditu Emakunderen Aholku batzordearen Plenarioak. Elgarresta zuzendariaren hitzetan, "azterketa kualitatibo eta kuantitatiboek argi eta garbi" diote azaroaren 5a dela egokiena.
Emakundek eta emakumeen elkarteek jaiegun izan litezkeen daten zerrenda osatu dute. 1933eko azaroaren 5ean lehenengo aldiz bozkatu zuten emakumeek Euskadin.
Emakumeen eta gizonen berdintasun ezak bizitzaren arlo guztietan omen du eragina, baita klima aldaketan ere. Ihobek eta Emakundek egindako txosten batek erakusten du, adibidez, mugikortasun eredu jasangarriagoak dituztela emakumeek.
Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak adierazi du ez dutela aurrez Mendiak iragarritako proposamen horren berririk izan. Hala, uste du beharrezkoa dela gizarte eragileen parte hartzea eta Legebiltzarreko eztabaidak ere aintzat hartzea.
Duela 35 urte onartu zuen Eusko Legebiltzarrak Emakumearen Euskal Institutua sortzeko legea. Garai hartaz eta urteotako ibilbideaz hitz egin dugu Koro Garmendia legebiltzarkide ohiarekin eta Miren Elgarresta Emakundeko egungo zuzendariarekin.
Sortu zenetik, Euskadiko bizitza politiko, ekonomiko, kultural eta sozialaren esparru guztietan emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasun eraginkorra lortzeko lanean jardun da Emakumearen Euskal Erakundea. Emakunderen mugarri nagusiak iruditan bildu ditugu.
Berdintasunaren bidean gizonen inplikazioa eta kontzientziazioa lortzeko jarri zuen martxan Emakundek Gizonduz programa 2007an.Ekimen horrek egindako bidea errepasatu eta aurrera begirako erronkak azaldu ditu Ander Bergara Gizonduzen koordinatzaileak.