Gizartea -

Zaldibarko luizia

Dagoeneko ez dago ke jariorik Zaldibarreko zabortegian

Astearte goizean sutearen fronte handienak itzali ahal izan dituzte.

Dagoeneko ez dago kerik Zaldibako zabortegian. Argazkia: ETB
Dagoeneko ez dago kerik Zaldibako zabortegian. Argazkia: ETB
Dagoeneko ez dago kerik Zaldibako zabortegian. Argazkia: ETB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dagoeneko ez dago ke jariorik Zaldibarko zabortegian, gaur goizean sutearen fronte "handienak" itzali eta gero. Hain zuzen ere, 19:35ean bukatu dira ke isuriak, Bizkaiko suhiltzaileek jakinarazi dutenez.

Zabortegiaren jabe den enpresak kontratatutako lantaldeek goizean itzali dituzte suaren foku nagusiak, eta arratsaldean lurra botatzen jarraitu dute kea zegoen guneetan, isuriak guztiz bukatzeko.

Nolanahi ere, lantalde horiek eta Bizkaiko suhiltzaileak lanean ari dira oraindik bertan, sua berriz piztea galarazteko.

Sutea itzaltzeak milaka tona hondakinen luizia jazo zenean desagertutako bi langileak bilatzeko lanak erraztuko ditu. Horrez gain, zabortegian piztutako suak kaltegarriak izan daitezkeen furano eta dioxina mailak airean ohikoak baino handiagoak izatea eragin du 46.000 biztanle batzen dituzten eskualdeko udalerri gertukoenetan: Zaldibarren, Ermuan eta Eibarren.

Bestalde, Jesus Peña Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako idazkari nagusiak mahai horren bileraren ostean adierazi duenez, sutea itzaltzeak "berehalako eragina" izango du airearen kalitatean, ez baitira atmosferara osagai kaltegarriak isuriko.

Ostiralean egindako analisietan, dioxina eta furano maila altuak neurtu zituzten inguruan, hirigunean ohikoa dena baino 40-50 aldiz gehiago, zabortegiaren goiko aldean metanoa erretzeak eragindako kearen ondorioz. Hori dela eta, Jaurlaritzak leihoak ixteko eta kalean kirolik ez egiteko eskatu zien aipatutako hiru udalerrietako bizilagunei.

Sua itzaltzea lortu duten arren, Eusko Jaurlaritzak ez du eskualdeko bizilagunentzako airearen kalitateari buruzko gomendioak aldatzeko asmorik, ostegunean egingo dituzten neurketen emaitzak ezagutu arte, eta arreta berezia jarriko diete furanoei eta dioxinei buruzko parametroei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Bizkaia Gipuzkoa Ermua Eibar Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea Zaldibar Ingurumena Suhiltzaileak Kutsadura gaur Lur-jausiei buruzko albisteak Durangaldea albisteak