Gizartea -

Lur-jausia Zaldibarren

Bi neurgailu jarriko dituzte Zaldibarren airearen kalitatea kontrolatzeko

Zaldibarko ur sare publikoan ez dago arazorik, baina hornidura pribatua duten baserrietako bizilagunei txorrotako urik ez edateko gomendioa egin diete.

Juan Mari Uriarte alkateordea, udal saioan. Argazkia: EiTB
Juan Mari Uriarte alkateordea, udal saioan. Argazkia: EiTB
Zaldibarko alkateordea, negar-malkoei eutsi ezinda osoko-bilkuran

1:45

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zabortegian izandako luiziaren ondotik, airearen kalitatea kontrolatzeko bi neurgailu jarriko dituzte Zaldibarren. Hala jakinarazi du Zaldibarko Udalak arratsalde honetan egin duen ezohiko osoko bilkuran.

Joan den osteguneko lur-jausiaren ondorioz, zabortegiko bi behargin hondakin artean lurperatuta daude oraindik.

Jose Luis Maiztegi alkateak eta Juan Mari Uriarte alkateordeak ezbehar horren harira orain arte egindakoen berri eman dute batzarrean.

Airearen kalitatea kontrolatzeko neurgailuak jarriko dituzte bi baserritan. Horrez gain, mota guztietako substantzien laginak aztertuko dituzte.

Bestalde, Joseba Bidaurrazaga Bizkaiko Foru Aldundiaren Osasun Publikoko zuzendariordeak ere hartu du parte bilera horretan. Orain arte egindako neurketen arabera, airearen eta sare publikoko uraren kalitatea ona da.

Alabaina, hornidura sistema pribatua duten baserrietako bizilagunei txorrotako urik ez edateko gomendioa egin diete, badaezpada. Udalak bando bidez ohartarazi ditu aipatu baserrietako bizilagunak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bizkaia Eusko Jaurlaritza Lana Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zaldibar Ingurumena Enpresaburuak Euskadiko kutsadura gaur Lur-jausiei buruzko albisteak Durangaldea albisteak