Ekonomia -

Osasun garraioa

La Pau enpresak azaroaren 30a baino lehen utziko dio Araban eta Bizkaian anbulantzia zerbitzua emateari

Jaurlaritzak akordioa lortu du enpresak "irteera ordenatua" egiteko. Osasun-garraioa ez da etengo beste konpainia batek zerbitzua bere gain hartu arte.

Anbulantzia bat
Anbulantzia bat
La Pau enpresak azaroaren 30ean utziko dio Araban eta Bizkaian anbulantzia zerbitzua emateari

0:43

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

La Pau konpainiak Araban eta Bizkain osasun garraio-zerbitzua emateari utziko dio azaroaren 30a baino lehen, atzemandako urraketen ondorioz.

Horren ildotik, Eusko Jaurlaritzak iragarri du akordioa lortu duela enpresarekin, aipatu epean "irteera ordenatua" egin dezan.

Dena dela, Osasun Sailak nabarmendu du anbulantzia zerbitzua "etenik gabe" ematen jarraituko dutela bitartean, beste enpresa batek zerbitzua bere gain hartu arte. Horretarako, larrialdiko kontratazio prozedura abiatuko dute.

Osasun Sailak bilera izan du gaur arratsaldean La Pauerekin, eta hartutakoa konponbide "egokiena" dela adierazi du, "batik bat, kontuan hartuta lehentasuna pazienteak eta langileak direla".

Lorea Bilbao Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordeak atzo Eusko Legebiltzarrean adierazi zuenez, uztailaren amaieratik Kataluniako enpresaren egoerak okerrera egin du, eta nomina batzuk ordaintzeko arazoak ere izan ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak