Ekonomia -

Lan-eskaintza publikoak

Jaurlaritzak 177 lanpostuko LEPa onartuko du gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko langileentzat

LEPak kontu-hartzailetzako eta diruzaintzako azpieskalak eta idazkaritzako eta kontu-hartzailetzako azpieskalak biltzen ditu.

LEP bateko azterketa. Argazkia: Irekia
LEP bateko azterketa. Argazkia: Irekia
LEP bateko azterketa. Argazkia: Irekia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak laster onartuko du Euskal Autonomia Erkidegoan gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako 177 lanpostu betetzeko Lan Eskaintza Publikoa (LEP).

LEPak Kontu-hartzailetzako eta Diruzaintzako azpieskalak eta Idazkaritzako eta Kontu-hartzailetzako azpieskalak biltzen ditu, Eusko Jaurlaritzak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren agindu baten bidez gauzatuko dira deialdiak, gehienez ere urtebeteko epean. Behin deialdiak eta oinarriak onartuta, izangaiek LEPean izena emateko beharrezko izapideak bete ahal izango dituzte.

Datuak lurraldez lurralde bereizita, plaza gehienak Bizkaiko udaletan eta toki-erakundeetan hutsik dauden lanpostuei dagozkie, baina Gipuzkoan eta Araban ere aterako dituzte.

Plazen deialdiek sartzeko modalitate desberdinak izango dituzte. Txanda irekiaren bidez deitzen diren plazetarako, oposizio-sistema erabiliko da; beste azpieskala edo kategoria baterako barne-sustapenekoak esleitzeko prozesua, berriz, indarrean dagoen araudian aurreikusitako sistemaren arabera egingo da, eta deialdien oinarrietan zehaztuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Funtzionarioak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan Eskaintzak