Ekonomia -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Otsaileko langabezia, Euroeskualdearen batzarra eta Nafarroako eskolen ordutegiak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Eraikuntzako langile bat, lanean. Artxiboko argazkia: EFE
Eraikuntzako langile bat, lanean
Eraikuntzako langile bat, lanean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko martxoaren 4an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Otsaileko langabezia: Espainiako Lan eta Ekonomia Sozialeko Ministerioak eta Gizarte Segurantza, Inklusio eta Migrazio Ministerioak otsaileko langabezia datuak jakinaraziko dituzte, 09:00etatik aurrera.

- Euroeskualdearen batzarra: Maria Chivite Nafarroako presidenteak eta Josu Etxarri Erriberriko alkateak harrera egingo diete Iñigo Urkullu lehendakariari eta Alain Rousset Akitania Berriko presidenteari 11:15ean, ondoren bilera egingo dute Chivitek, Urkulluk eta Roussetek eta bilera amaituta, 13:30ak aldera komunikabideen aurrean agertuko dira hirurak, eta bertan Euroeskualdearen presidentzia hartuko du Nafarroak.

- Nafarroako eskolen ordutegiak: Hezkuntza Departamentuak gaur emango ditu hurrengo ikasturteari begira Nafarroako ikastetxeetan ezarriko den jardunaldiaren inguruko bozketaren emaitzak. Pasa den ostiraleko behin behineko datuen arabera, Nafarroako ikastetxe gehienek jardunaldi jarraituaren alde egin dute. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia 2024 Azken albisteak Urkullu Gaurko albisteak Nafarroan Eusko Jaurlaritza albisteak EAE gaur Lana berriak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Hezkuntza Umeak azken ordukoa Nafarroako Gobernuko lehendakaria