Ekonomia -

Laneko ezbeharrak

Lan-istripuek ia % 30 egin dute gora urtarrilean Euskadin, 2023ko datuekin alderatuta, zortzi hildakorekin

Laneko ezbeharrengatiko bajak (4.059) aurreko urteko lehen hilabetean baino 900 gehiago izan dira.

Errenteriako lan-istripu bat. Argazkia: EITB Media
Errenteriako lan-istripu bat. Argazkia: EITB Media
Errenteriako lan-istripu bat. Argazkia: EITB Media

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadik baja eragin zuten 4.059 lan-istripu erregistratu zituen aurtengo lehen hilabetean, hau da, % 29,6ko igoera izan du iazko hil beraren aldean, 926 ezbehar gehiagorekin. Heriotza eragin zuten lan-istripuak zortzi izan ziren, aurreko ekitaldian baino hiru gehiago, Osalanen datuen arabera.

Zifra horien barruan sartzen dira lanaldiko ezbeharrak zein 'in itinere' gertatutakoak, baita gaixotzeak ere. Lanaldiko istripuak 3.391 izan ziren (+% 28,6) eta 'in itinere' zenbatutakoak 474 (+% 29,2).

Lanaldiko istripu guztietatik, 3.359 arinak izan ziren (+% 28,3), 25 larriak (+% 92,3) eta zazpi hilgarriak (2023an bost). 'In itinere' emandako ezbehar arinak 469 izan ziren (+% 28), lau larriak izan ziren (2023an bat) eta biktima bat hil zen (urtebete lehenago bat ere ez).

Lanaldian ezbehar-tasa handiena izan zuen sektorea Zerbitzuak izan zen (1.875 istripu), ondoren Industria (1.042 ezbehar), Eraikuntza (412 istripu) eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza (62 baja).

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoak laneko baja eragin zuten 157 gaixotasun profesional berri zenbatu zituen urtarrilean, hau da, 2023ko hilabete berean baino % 19 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak