Ekonomia -

Euskal Y-a

AHTaren trazadura lan guztiak 2025eko lehen seihilekorako egongo dira bukatuta

Iñaki Arriola Jaurlaritzako Garraio sailburuaren arabera, Gipuzkoako adarraren lanak legealdia amaitu baino lehen egongo dira amaituta.

Gasteizko AHTren geltokiaren simulazioa. Argazkia: Irekia
Gasteizko AHTren geltokiaren simulazioa.
Gasteizko AHTren geltokiaren simulazioa. Argazkia: Irekia

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako plataformak bukatuta egongo dira 2025eko lehen seihilekorako, Jose Antonio Santano Garraioko Estatu idazkariak gaur iragarri duenez.

Urte luzez Irungo alkate izandakoa Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuarekin batera izan da "Forum Europa. Tribuna Euskadi" gosari informatiboan, eta han egin dute, biek ala biek, Euskal Y-aren inguruko iragarpenak. 

Izan ere, Arriolak iragarri du Gipuzkoako adarraren lanak legealdia agortu baino lehen, hots, hilabete gutxi barru, amaituko dituela Jaurlaritzak. 

Era berean, litekeena da 2026an abiatzea Bilboko sarbiderako tunelaren lanak. Tunelak Basauri eta Abandoko geltokia lotuko ditu, sei kilometroko lurpeko bidearekin. 

Arriolak eta Santanok aitortu dutenez, EAEko herritarrak "nekatuta, haserre, eta mesfidati" daude AHTaren lanen iraupena dela eta (2006an hasi ziren). Dena dela, baikor agertu dira biak, "ortzimuga argiago" dagoela argudiatuta. "Amaiera ikusgai dugu, urteak falta diren arren", aitortu dute. 

Gaur gaurkoz, EAEn AHTa eraikitzeko 4.000 milioi euroko inbertsioa egin da, baina kalkulu horretan ez daude Bilboko eta Gasteizko sarbide eta geltokien lanak barne (2.000 milioiko aurrekontua dute). Hartara, 6.000 milioi euro izango lirateke guztira. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Abiadura Handiko Trena Garraio publikoa