Ekonomia -

Energia berriztagarriak

Europa mailako energia berriztagarrietan "erreferentziazko herrialde" gisa ikusten du Tapiak Euskadi

Atzo Bizkaiko kostaldean ur gaineko itsas aerosorgailua aurkeztu ondoren, Garapen Ekonomikoko sailburuak azpimarratu du aurrerapauso "oso garrantzitsua" dela trantsizio energetikorako.

Armintzako aerosorgailua. Argazkia: EITB Media
Armintzako aerosorgailua. Argazkia: EITB Media
Armintzako aerosorgailua. Argazkia: EITB Media

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuak adierazi duenez, Armintzako (Bizkaia) kostaldearen aurrean instalatutako itsas aerosorgailu flotatzailea aurrerapausoa da Euskadi Europan erreferentzia izan dadin energia berriztagarrien fabrikazioan eta hedapenean.

Sare sozialen bidez, Tapiak Saitec euskal ingeniaritza enpresa zoriondu du, 85 metroko sakoneran itsas hondoan ainguratzea lortu baitu Estatuko sare elektrikora konektatutako lehen ur gaineko aerosorgailua.

Saitec-ek beste hiru errota flotatzaile instalatzea aurreikusten du 2026rako, Gorliz parean. Errota bakoitzak 15 MWko edukiera izango luke, eta 50.000 etxe ingururako energia sortuko luke.

Demosath proiektua atzo jendaurrean aurkeztu ondoren, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuak nabarmendu du "aurrerapauso garrantzitsua" dela "trantsizio energetikorako, bai eta Euskadirentzat ere, energia berriztagarrien fabrikazioan eta hedapenean Europa mailako erreferentziazko herrialde gisa".

Aerosorgailu bat jarri dute Bizkaiko kostaldean, Armintzatik bi itsas miliara
Aerosorgailu bat jarri dute Bizkaiko kostaldean, Armintzatik bi itsas miliara
Aerosorgailu bat jarri dute Bizkaiko kostaldean, Armintzatik bi itsas miliara

01:26
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Europa bideoak Gizartea albisteak Ekonomia Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Ekologia gaur Enpresen albisteak Iparraldeko kostaldea albisteak Eguzki energia Energia iturriak gaur