Ekonomia -

Administrazio publikoa

Dekretu berriak astero bi egunez telelana egiteko aukera emango die EAEko langile publikoei

Horrela, Eusko Jaurlaritzak onartu duen arau berriak telelaneko bi lanaldi oso aurreikusten ditu astean, eta lanpostu bakoitzaren berezitasunen arabera gehiago izateko aukera ematen du. Gainera, borondatezkoa eta itzulgarria izango da.

Telelana. Artxiboko irudia: EITB
Telelana. Artxiboko irudia: EITB
Telelana. Artxiboko irudia: EITB

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Administrazio Publikoko telelana arautzen duen dekretu berriak, oro har, lan-modalitate horretako bi lanaldi oso aurreikusten ditu astean, eta, sektorearen arabera, lanaldi horiek luzatu egin daitezke, borondatezkoak eta itzulgarriak izateaz gain.

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak gaur onartutako dekretu horrek 2012tik indarrean dagoen araudia zabaltzen du. Une honetan 900 langile publikok telelana egiten dute EAEn.

Araudi berri horren bidez, aukera ematen da administrazio orokorreko, erakunde autonomoetako eta sektore publikoetako (hala nola, Hezkuntza, Osasuna, Segurtasuna eta Justizia), zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako, sozietate publikoetako eta sektore publikoko fundazio eta partzuergoetako langile gehiago modalitate horretara atxikitzeko.

Telelaneko bi lanaldi oso aurreikusten ditu astean, eta lanpostu bakoitzaren berezitasunen arabera gehiago izateko aukera ematen du. Gai hori, gero, sektore bakoitzeko negoziazio kolektiboko mahaian eztabaidatuko da.

Borondatezkoa eta itzulgarria

Telelana borondatezkoa eta itzulgarria izango da, baina beharginak lantokian duen presentzia fisikoarekin bakarrik bermatzen diren lanpostuak ezin izango dira modalitate horren bidez gauzatu.

Era berean, sektore bakoitzean telelanaren jarraipen-batzorde bat sortuko da, lan-modalitate hori kontrolatzeko eta gainbegiratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Funtzionarioak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Telelana