Ekonomia -

LAN-GATAZKA

Greba eguna gaur Gasteizko tranbia zerbitzuan, "behar bezalako lan-baldintzak eskatzeko"

LAB sindikatuak salatu duenez, "zuzendaritzak inposatutako lan-txandak bete behar dituzte gidariek. Txanda horiek, iraupen luzea eta lan-karga handia dutenez, estresa eta segurtasunik eza eragiten dute".

Gasteizko tranbia zerbitzua. Artxiboko argazkia: Guillermo Agirre
Gasteizko tranbia zerbitzua. Artxiboko argazkia: Guillermo Agirre
Gasteizko tranbia zerbitzua. Artxiboko argazkia: Guillermo Agirre

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko tranbiako langileak greba egiten ari dira ostiral honetan, maiatzak 26, "behar bezalako lan-baldintza egokiak" eskatzeko eta "Euskotreneko egungo zuzendaritzaren negoziazio-gaitasun eza" salatzeko.

Testuinguru horretan, LAB sindikatuak ziurtatu du enpresako zuzendaritzak uko egin diola langileek onartutako azken proposamenari erantzuteari. Sindikatuak nabarmendu duenez, beharginak asanbladan bildu ziren atzo, goizean eta arratsaldean, eta kontrako botorik gabe onartu zuten zuzendaritzari igorritako proposamena.

Sindikatuak ohar batean salatu duenez, "apirilaren 11n tranbia zerbitzua Salburura hedatu zenetik, zuzendaritzak inposatutako lan-txandak bete behar dituzte gidariek. Txanda horiek, iraupen luzea eta lan-karga handia dutenez, estresa eta segurtasunik eza eragiten dute".

Halaber, Euskotreneko egungo zuzendaritzak traba eta oztopo ugari jarri dituela ziurtatu du LABek. Horrenbestez, langileek aurrerago dei ditzaketen mobilizazioak babesten jarraituko duela iragarri du sindikatuak, "lan-txanda duinak lortu arte, segurtasuna bermatzeko eta kalitatezko zerbitzua emateko".

Testuinguru horretan, Euskotrenek % 30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu, lanuzte egunaren aurrean.

Servicios mínimos en el servicio del tranvía de Vitoria-Gasteiz

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza LAB Grebak gaur Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Salaketak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Euskotren Sindikatuak Lan gatazkak Garraio publikoa gaur