Ekonomia -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Enplegu Publikoaren Legea, HIESaren aurkako Eguna eta "Bai bakarrik da bai" legea

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 1, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Enplegu Publikoaren Legea: Eusko Legebiltzarrean gaur aterako da aurrera Enplegu Publikoaren Legea. EAEko administrazio publikoko 100.000 langile baino gehiagori eragingo die arau berriak.

- HIESaren aurkako Eguna : Mundu osoan HIESAren aurkako Eguna dela eta,  ekimenak daude deituta. Tratamenduan egindako aurrerapauso handiek gaixoen bizitzak izugarri hobetu dituzte, eta hiesa kroniko bihurtu dute. Aurreko urtean 25 hies kasu identifikatu ziren EAEn, 1984ko datuetatik oso urruti.

- "Bai bakarrik da bai" legea: Gipuzkoako Auzitegiak "Bai bakarrik da bai" legea nola aplikatu aztertuko du gaur, lehen aldiz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Eusko Jaurlaritza berriak Eusko Legebiltzarra albisteak Funtzionarioak bideoak Gaixotasunak Ekonomia Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Eguneko albisteak Albisteak Mundu matxista