Ekonomia -

Lana

LABek "aldarrikapen eguna" antolatu du urtarrilaren 27an, erreformen eta aurrekontuen kontra

Lan eta pentsioen erreformak "hankamotz" geratu direla uste du, eta Nafarroako eta EAEko aurrekontuek "gabezia nabarmenak" dituztela.

LABen mobilizazio bat artxiboko irudian. Argazkia: Efe
LABen mobilizazio bat artxiboko irudian. Argazkia: Efe
LABen mobilizazio bat artxiboko irudian. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LAB sindikatuak "aldarrikapen eguna" deitu du lantokietan urtarrilaren 27rako. Sindikatuak uste du lan eta pentsioen erreformak "hankamotz" geratu direla eta ez dietela "langileen beharrei erantzuten". Gainera, protesta egingo du EAEko eta Nafarroako aurrekontuen kontra, "gabezia nabarmenak" dituztela iritzi diolako.

Horregatik, LABentzat beharrezkoa da "mobilizazio ziklo berri bat irekitzea indar harremanak langileen alde jartzeko" eta "lan eta bizi baldintzak eraldatzeko". Lanbide arteko ekimenez aparte, "enplegua arautzen duen Euskal Lan Kodea" proposatu du, eta Gizarte Segurantza lege propioa, "pertsona guztien osasun eta zaintza beharrak" asetuko dituena.

Sindikatuaren helburuen artean daude lanbide arteko gutxieneko soldata 1.400 eurokoa izatea, 30 orduko lan astea, eta soldata arrakala gainditzea kontratazio eta promozio gardenarekin eta diskriminazioa baztertuz.

"Enpleguaren suntsipena amaitzeko" deia ere egin du sindikatu abertzaleak, eta horretarako, gogortu egin nahi ditu kaleratze kolektiboetarako baldintzak, lan agintarien eskuhartzea berreskuratu, subrogaziorako eskubidea aitortu, eta bidezkoak ez diren kaleratzeetan langilea izatea kalte-ordaina jasotzea edo lanpostuan jarraitzea hautatzen duena.

LABek urtarrilaren 27an egingo dituen aldarrikapenen artean egongo dira lanaldi partzialak mugatzea, gutxieneko ordu kopuruak eta enpresentzako zigorrak zehaztuta, eta enplegu publikoari egonkortasuna ematea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba LAB Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Sindikatuak Lan gatazkak