Ekonomia -

Langabezia

EAEko gazteen langabezia tasak bi puntu egin du behera 2021eko bigarren hiruhilekoan

Dena dela, lanik gabe dauden 16-29 urtekoen tasa biztanleria orokorrarena (% 10,3) baino zazpi puntu handiagoa da.

Gazte bat lan eskaintzen iragarki taula batetik pasatzen. Argazkia: EFE
Gazte bat lan eskaintzen iragarki taula batetik pasatzen.
Gazte bat lan eskaintzen iragarki taula batetik pasatzen. Argazkia: EFE

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko 16 eta 29 urte bitarteko gazteei eragiten dien langabezia tasa 2,3 puntu jaitsi da 2021eko bigarren hiruhilekoan, % 20,2tik % 17,9ra igarota. Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak eman ditu datuok Eustaten "Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta" oinarri hartuta. 

Nolanahi ere, gazteen langabezia hori biztanleria orokorrarena (% 10,3) baino zazpi puntu handiagoa da.

Langabeziak gehiago eragiten die gizonezkoei (% 19,0) emakumezkoei baino (% 16,7), baina lehenengoenak bilakaera hobea izan du bigarren hiruhileko honetan, % 23,2tik % 19ra igaro baita. 

Gipuzkoak ditu gazte gehien behar barik (% 19,4), eta, ondoren, Bizkaia dago (% 17,7). Arabak du langabezia tasa txikiena (% 15,5).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Feminismoa Gazteak Eustaten datuak