Ekonomia -

Industria plana

Industria BPGaren % 40 baino gehiago izatea jarri du helburutzat Eusko Jaurlaritzak

Horrez gain, enpresen internazionalizazioa bultzatu nahi dute, eta Asiako merkatuan jarriko dute indarra horretarako. Hala, bulego berriak irekiko dituzte Japonian eta Hego Korean.

Arantxa Tapia sailburua.
Arantxa Tapia sailburua.
Industria eta Nazioartekotze plana onartu du Eusko Jaurlaritzak

0:26

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak ekonomia suspertzeko plana onartu du astearte honetan, eta hainbat helburu ezarri ditu, besteak beste, industria eta zerbitzu aurreratuak Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 40 baino gehiago izateko. Halaber, 2024an esportazioa BPG osoaren herena izatea jarri dute helburutzat.   

2019an, pandemiak eragindako krisia hasi aurretik, industriaren sektoreak BPGaren % 38,5 eragiten zuen.

Arantxa Tapia sailburuak agerraldia egin du 2021-2024 Industria eta Nazioartekotze Planaren xehetasunak eta lehentasunak azaltzeko. 2017-2021erako planaren emaitzen berri ere eman du, eta esportazioen kopuruak gora egiteko lagundu zuela ziurtatu du, esportazioak % 17,5 hazi baitziren 2016a eta 2019a bitartean.

Esportazioak handitzeaz gain, enpresen nazioartekotzea ere bultzatu nahi du Eusko Jaurlaritzak. Sailburuak azaldu duenez, Ameriketako Estatu Batuetako merkatuak izango du lehentasuna, Alemania, Frantzia eta Erresuma Batukoekin batera.

Alabaina, Asiako merkatuen aldeko apustua egingo dutela iragarri du. Hala, urtea amaitu orduko Internazionalizaziorako Euskal Agentziak ordezkaritza berriak irekiko ditu Japonian eta Hego Korean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Industria BPGd