Ekonomia -

Langabezia datuak

15 700 langabe gehiago EAEn eta 400 Nafarroan, hirugarren hiruhilekoan

2020. urteko hirugarren hiruhilekoan, lana duten pertsonen kopuruak gora egin du Euskadin (20.900 gehiago), aurreko hiruhilekoarekin alderatuta; Foru Erkidegoan, 8000 pertsona gehiagok dute lana.

Langabeziaren datuak Nafarroan eta EAEn. Argazkia: EiTB
Langabeziaren datuak Nafarroan eta EAEn.
Langabeziaren datuak Nafarroan eta EAEn. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lana duten pertsonen kopuruak gora egin du EAEn 2020ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino 20.900 pertsona gehiago zenbatu baitituzte lanean (+% 2,33), baina langabeen kopuruak ere gora egin du, 15.700 gehiago baitaude (+% 17,40). Langabezia-tasa, berriz, % 10,34koa da, Biztanleria Aktiboaren Inkestak emandako datuen arabera. Nafarroan, berriz, 400 langabe gehiago daude, eta, guztira, 30.900 pertsona daude lanik gabe.

Zehazki, 920.500 landun daude Euskadin, 2019ko uztaila eta iraila bitartean baino 9.500 gutxiago (-% 1,02). Langabeak, berriz, 106.200 dira guztira; hau da, % 11,86 gehiago.

Biztanleria aktiboa igo egin da, aurreko hiruhilekoan baino 36.700 gehiago (% 3,70) eta 2019ko hirugarren hiruhilekoan baino 1.700 gehiago (% 0,17) zenbatu baitituzte.

Aurtengo hirugarren hiruhilekoan, 16 urteko edo gehiagoko 1.842.700 pertsona zeuden EAEn, , eta horietatik 1.026,7 ziren biztanleria aktiboa osatzen zutenak; hau da, aurreko hiru hilabeteetan baino 36,70 % gehiago. % 3,70eko igoera izan du.

Lurraldeka, Arabak izan du langabezia-tasarik txikiena (% 8,04), Gipuzkoaren (% 9,18) eta Bizkaiaren (% 11,73) atzetik dituela.

Sexuen arabera, gizonen langabezia-tasa % 9,95ekoa da, eta emakumeena, berriz, % 10,75ekoa.

Euskadik Estatuko bigarren langabezia-tasarik baxuena du urteko hirugarren hiruhilekoan, Nafarroaren atzetik, eta Estatuko batez bestekoa (% 16,2) baino ia sei puntu beherago dago.

400 langabe gehiago Nafarroan

Urteko hirugarren hiruhilekoan 400 langabe gehiago zenbatu dituzte Nafarroan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta (30.900), eta % 9,94ko langabezia-tasa izan dute.

Foru Erkidegoan (% 9,94), Euskal Autonomia Erkidegoan (% 10,34) eta Errioxan (% 11,52) daude langabezia-tasarik txikienak hiruhileko honetan, Estatistika Institutuaren datuen arabera. Espainiako Estatuan, 355.000 langabe gehiago daude, 3.722.900 langabe zenbatu baitituzte; ondorioz, langabezia-tasa % 16,26koa da.

Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, 8.000 langile gehiago zenbatu dituzte Nafarroan, eta 279.400 baitira orain. COVID-19aren pandemiaren ondoriozko egoera eta horrek lan-merkatuan duen eragina islatzen duen Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera.

Estatuan, oro har, 569.600 pertsona gehiago daude lanean, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta; izan ere, hiruhileko horretan nabaritu zen gehien pandemiaren eragina konfinamenduaren ondorioz. Guztira, 19,17 milioi pertsona daude lanean gaur egun.

Langabeziari dagokionez, 355.000 langabe gehiago daude, eta langabeza-tasa % 16,26koa da, Espainiako Estatistika Institutuaren datuen arabera.

Urteko alderaketan, lan-merkatuak pandemiaren eragin gogorra islatzen jarraitzen du: langabezian 508.500 pertsona gehiago eta lanean 697.500 pertsona gutxiago baitaude.

Espainiako Estatistika Institutu Nazionalaren estatistikak gogora ekarri duenez, aldi baterako enplegu erregulazioko espediente baten eraginpean daudenak, lana bertan behera utzita, lanean dauden pertsonatzat jotzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoaren (Eurostat) eta Biztanleria Aktiboaren Inkesta egiteko erabiltzen den Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) metodologiaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia albisteak Langabezia Espainian Iruñeko albisteak Bizkaiko albisteak Albisteak Gipuzkoa Gaurko albisteak Nafarroan Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia albisteak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gasteiz Gaurko azken orduko albistea Koronabirusa olatu berria