Ekonomia -

Koronabirusa

Lan-erregulazioko espedientea aurkeztu dute Basurtuko ospitalearen kafetegian

Lan-erregulazioko planak 25 bat langileri eragingo die. Bilboko ospitaleak kafetegia eta beharginentzako jantokia ostegunean itxi zituen COVID-19 birusagatik.

Basurtuko Ospitalea. Artxiboko argazkia: EFE
Basurtuko Ospitalea. Artxiboko argazkia: EFE
Basurtuko Ospitalea. Artxiboko argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basurtuko Ospitalearen kafetegia kudeatzen duen enpresak aldi baterako lan-erregulazioko espedientea aurkeztu du, sindikatuek jakitera eman dutenez.

Bilboko ospitaleak kafetegia eta beharginentzako jantokia ostegunean itxi zituen koronabirusagatik. Duela egun batzuk larrialdietara heldu zen pertsona batek positibo eman zuen COVID-19 proban.

Hain zuzen ere, Eurest konpainiak aurkeztu du lan-erregulazioko plana.

Sindikatuetako iturrien arabera, espedienteak 25 bat langileri eragingo die. Hala ere, espedientea lan-agintaritzak onartu behar du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Bilbo Langabezia Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Enplegu-erregulazioko espedienteak Gaixotasunak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Sindikatuak Basurtuko ospitalea Erizaintza Enpresaburuak Lan gatazkak Koronabirusa