Ekonomia -

Pentsiodunak

Euskal pentsiodunek neurri sozialak zehazteko eskatu diote Gobernu berriari

Pentsiodunek eskatzen dituzten neurrietako batzuk dira: lan erreforma indargabetzea, gutxieneko soldataren igoera eta emakumeak lan arloan jasaten duen diskriminazioari heltzea

Ohiko manifestaldia aldarrikapen festa batekin ordezkatu dute. Argazkia: EFE.
Ohiko manifestaldia aldarrikapen festa batekin ordezkatu dute.
Ohiko manifestaldia aldarrikapen festa batekin ordezkatu dute. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal pentsiodunak EAEko hiru hiriburuetan bildu dira berriro astelehen honetan, urtarrilak 13, mobilizazioen bigarren urteurrenean, eta neurri sozialak zehazteko eskatu diote Gobernu berriari.

"Nekatuta ikusi nahi gintuzten, presiopean eta gezurretan, baina ez dute lortu", adierazi dute pentsiodunen mugimenduko bozeramaileek, elkarretaratzean irakurritako agiri batean. Era berean, adierazi dute Gobernu berria babestuko dutela betiere kolektiboaren "aldarrikapenak betetzen baditu".

Pentsiodunek eskatzen dituzten neurrietako batzuk, pentsioen igoeraz gain, lan erreformaren indargabetzea, gutxieneko soldataren igoera edo emakumeak lan arloan jasaten duen diskriminazioari heltzea dira.

Pentsiodunen arabera, PSOE eta Unidas Podemosen gobernua osatzeko akordioan pentsioen, gutxieneko soldataren igoeraren eta lan erreformaren indargabetzearen inguruko promesak jasotzen dira, baina "beste alderdi batzuk bere horretan mantentzen dira edo zalantzazkoak dira eta zehaztasuna falta zaie".

Bilbo

Ehunka lagun bildu dira Bilboko udaletxearen aurrean, eta, agiria irakurri ostean, pentsiodunak "kafe, salda, ardo edo pintxoren bat" hartzera joan dira, "indarrak berreskuratzeko", eta mobilizazioen bigarren urteurrena ospatzeko.

Bi urte daramatzate Bizkaiko pentsiodunek astelehenero protesta ekintzak egiten
Bi urte daramatzate Bizkaiko pentsiodunek astelehenero protesta ekintzak egiten
Bi urte daramatzate Bizkaiko pentsiodunek astelehenero protesta ekintzak egiten

1:33

Gasteiz

Gasteizen, bostehun pertsona baino gehiagok egin dute bat Gasteizko udaletxearen aurrean deitutako elkarretaratzearekin.

"Pentsio publiko duinak" euskaraz eta gaztelaniaz eskatzen zituen pankarta bat erakutsi dute, bertaratutakoek mobilizazio ludiko eta aldarrikatzaile batean parte hartu dute. "Bi urteko borrokan lortutakoa" nabarmentzeko eta "oraindik lortu gabe dagoena" aldarrikatzeko, hala nola 2020an pentsioak igotzea, KPIaren zenbatekoa 1.080 eurora iristea eta jasangarritasun-faktorea indargabetzea.

Urtarrilaren 30eko greba orokorrarekin bat egiteko deia egin dute pentsiodunek Euskal Herrian eta Nafarroan, eta, "gobernatzen duena edozein izan da ere, pentsioak defendatzen dira" oihukatuz, "pintxo-pote" batean parte hartu dute urteurrena ospatzeko.

Gasteizko pentsiodunen elkarretaratzea, protesten bigarren urteurrenan
Gasteizko pentsiodunen elkarretaratzea, protesten bigarren urteurrenan
Gasteizko pentsiodunen elkarretaratzea, protesten bigarren urteurrenan

2:30

Donostia

Donostian ere, udaletxearen aurrean, ehunka pertsona bildu dira, Alderdi Ederreko Pentsiodunen Asanbladak deituta, pankarta batekin "Gizarte Segurantzako euskal sistema publiko" bat eskatzeko, kolektiboaren "ahalegina eta kemena" ospatu dute.

Maria Serranok, Donostiako batzarreko bozeramaileak, astelehenero hiriko erdialdeko kaleetan egiten duten manifestazioaren ordez, gaur "aldarrikapen festa" bat egin dutela adierazi dute.

Horrela, Euskal Herriko eta Nafarroako pentsiodunen aldeko mugimenduek bidalitako jakinarazpena irakurri ostean, Boulevardera joan dira, eta bertan, sagardoarekin, txistorrarekin eta musikarekin ospatu dute kalean egindako protesten bigarren urteurrena.

Serranok azaldu duenez, mugimendua "pozik" dago Espainiako gobernu berria osatu delako eta pentsioak programaren barnean "daudelako", baina deitoratu egin du "zehaztu gabeko" eskaerak direla, batez ere, eskatzen duten gutxieneko pentsioa kontuan ez hartzea, hori baita euren "aldarrikapen nagusietako bat".

Donostiako pentsiodunak, bi urte jarraian protesta egiten
Donostiako pentsiodunak, bi urte jarraian protesta egiten
Donostiako pentsiodunak, bi urte jarraian protesta egiten

4:35
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Pentsioak