Metal Enpresen Bizkaiko Federazioko presidentearen ustez, "ez da normala Euskadi beti gainerako erkidegoen gainetik egotea" lan-absentismoari dagokionez, eta esan du "gai delikatua" dela, "pertsonen osasunaz hitz egiten dugulako", eta "ikuspuntu guztietatik" ekin behar zaiola gaiari.
"Motel" bada ere, lan-karga igotzen doan heinean, konpainiak ahalik eta azkarren "altxatzea" espero du Amurrioko (Araba) eta Trapagarango (Bizkaia) lantegietan indarrean dituzten aldi baterako lan-erregulazioko espedienteak,berez uztailaren amaierara arte aurreikusiak.
UGT, CCOO eta USO sindikatuek zuzendaritzarekin akordioa lortu ondotik, neurria urtebetez egongo da indarrean, langile guztiei eragingo die eta gehienez ere lanorduen % 60 murriztu ahalko dira.
Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioaren koiuntura-txostenaren arabera, ordea, % 4,8k baino ez ditu galerak aurreikusten, eta 2023an, berriz, 1400 lanpostu sortuko dira.
Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak agerraldia egin du, atzo kaleratutako sententziaren inguruan azalpenak emateko. Argi utzi du Corrugadosen iraungitzearen inguruan Udalak hartutako erabakia jarri dela zalantzan, ez besterik. Gogora ekarri du Corrugadosek desmuntatzeko baimena eskatu zuela 2022an.
Udalaren arabera, atzo emandako epaiak ez du jarduera industriala Amueko orubean berrezartzeko baimena ematen. Helegitean argudiatuko dutenez, lantegiaren jarduna "bateraezina" da hirigintza planak 2013an ezarritako "bizitegi erabilerarekin".
Corrugadosek herrigunean zuen jardueraren iraungitzea erabaki zuen Udalak dekretu bidez. Epaileak uste du erabakia ez dela legezkoa, eta bertan behera utzi du. Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak baieztatu du errekurtsoa jarriko dutela.
Kataluniako siderurgia-taldeak 500 langile inguru ditu Euskadin, Trapagaranen (Bizkaia) kokatutako Nervacero altzairutegi nagusiaren eta Arabako Laminaciones Arreguiren artean banatuta.
Enpresa horietan bete zituen bi lanpostuetan amiantoarekin kontaktuan egon zen, baina "ez zitzaion ohartarazi zer arrisku zuen, eta ez zitzaion babes ekipamendu egokirik eman".
Donostian bildu dira, KPIaren araberako soldata-igoerak aurreikusten dituen sektoreko lan-akordioaren sinadura irudikatzeko. LAB eta CCOO kritiko agertu dira akordioarekin eta ez dute sinatu. Horien ustez, hobekuntza gehiago lor zitezkeen.
Akordioak % 5eko soldata-igoera jasotzen du tauletan 2023rako, KPIa gehi % 0,7koa 2024rako eta KPIa 2025 eta 2026. urteetarako. Lanaldiari dagokionez, hogei urte baino gehiago murriztu gabe egon ondoren, 2 orduko murrizketa aplikatuko da 2024an.
LABeko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, Euskal Herrian "beste errealitate sindikal bat dago, eta ez da aplikatuko". Bestalde, ELA sindikatua estu hartu du, eta Adegi Gipuzkoako patronalarekin "aliantza" izatea leporatu dio.
Zuzendaritzak halabeharrezko ERTEa planteatu du, asteazkenean Xixongo A labe garaian kalteak eragin zituen istripuaren ondoren, eta gutxienez bi hilabetez itxita egoteak siderurgiaren ekoizpen-kate osoari eragiten dio. Sindikatuek kalteen txostena itxaroteko eskatu dute, erabakiak hartzeko.
Besteak beste, Etxebarri eta Lesakako lantegiei eragingo die, baina ez dute zehaztu bakoitzean zenbat laguni. Arcelorrek Xixongo labe garaian izandako sutearen ondorioz hartu du erabakia baina sindikatuak ez datoz bat. Uste dute itxaron egin behar dela kalteak zenbatekoak diren zehaztu arte.
Bizkaiko Metalgintzako gehiengo sindikalak eta patronalak lan-hitzarmena berritzeko aurreakordioa sinatu dute gaur. Besteak beste, 2025era bitartean soldatetan % 15eko igoera ekarriko du hitzarmenak. Amaiera jarri diote, hala, azken hilabeteotako gatazkari.
Horrela, CCOO, LAB eta UGT sindikatuen afiliatuek proposamenari babesa eman diote batzarretan. Ordu batzuk lehenago, FVEM patronalak gauza bera egin du. Honenbestez, litekeena da ostiralean aurreakordioa sinatzea. Bestalde, ELA datorren asteartean egitekoa da batzarra.
CCOO, LAB eta UGT sindikatuek batzarrera eramango dute proposamena, ez baitute atzerapausorik ikusten. ELAk, bere aldetik, esan du ez dela nahikoa, baina ez du baztertu afiliatuekin kontsultatzea.
Bilera 10:30etik aurrera egingo dute Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan, eta sindikatuen eta Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioaren (FVEM) ordezkarien arteko hirugarren batzarra izango da, Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzarekin.
Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioko (FVEM) eta sindikatuetako ordezkariak Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzapean bigarrenez bildu ziren astelehenean, hilaren 23an, Bilbon. Gaur egitekoak ziren hirugarren bilera astelehenera atzeratu da.
Enplegu Saileko ordezkarien bitartekaritza onartu ondoren, bi aldeek joan den astelehenean egin zuten lehen bilera, ez atzera ez aurrera dagoen lan gatazka bideratu asmoz. Gaurko batzarra 10:00etan hasiko da.
ELAko idazkari nagusiaren hitzetan, FVEM patronalak bere proposamenari eusten dio, eta ez du jarrera aldatzeko borondaterik erakusten. "Hasierako puntu berean gaude", esan du, atzoko bileraren ostean.
Bitartekaritza eskatu zuten CCOO, LAB eta UGT sindikatuek eta egun gutxira heldu zen batzarra egiteko deialdia (15:00etan da hitzordua). ELA ere batuko zaie, nahiz eta bitartekaritza eskatu ez.
Deialdia Bizkaiko metalgintzako negoziazio mahaian gehiengoa duten CCOO, LAB eta UGT sindikatuek Jaurlaritzaren bitartekaritza eskatu eta egun gutxira heldu da; izan ere, premiazko ikusten dute Lan eta Enplegu Sailak esku hartzea, konponbidea aurkitzeko.
CCOO sindikatuko idazkari nagusiak Radio Euskadin esan duenez, zerbitzua "hondatzen ari da eta herritarrek sumatzen dute hori". Azaldu duenez, mahai sektorialean sindikatuek proposamenak egiten dituzte "baina ez dago borondaterik Osakidetzaren partetik".
Asteazkenean, Artean, Ertzaintzak esku hartzea egin zuen; sindikatuek salatu dutenez, lau pertsona zauritu ziren, horren ondorioz. CCOOren eta LABen iritziz, larria da Eusko Jaurlaritzak abala ematea langileak "erreprimitzen dituen" Ertzaintzaren esku hartze horri.
Lanuzteak tarteko, ez dira heldu automobilgintza enpresak behar zituen piezak, eta ondorioz, muntaketa gordina, muntaketa eta pintura arloetan geldituta egongo da produkzioa.
Metalgintzako langileek Bilbon EAJ alderdiak duen egoitzaren aurrean egin dute protesta, Ertzaintzak langileekiko duen jarrera salatzeko. Sindikatuek diote gaur Artean gertatutako istiluak ez direla gertaera bakan bat. Uste dute horren atzean erabaki bat dagoela.