Politika -

KATALUNIA

Ehunka lagun Kataluniako epaitegietara, 'proces'en epaiarengatik autoinkulpatzeko

Marcel Mauri Omnium Cultural elkarteko presidenteordeak azaldu duenez, ostegunetik 10.000 pertsonak jaitsi dute norbere burua errudun jotzeko inprimakia.

Gironako Justizia jauregiaren aurrean ilara sortu da goizean. Argazkia: @omnium
Gironako Justizia jauregiaren aurrean ilara sortu da goizean.
Gironako Justizia jauregiaren aurrean ilara sortu da goizean. Argazkia: @omnium

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka lagun joan dira Kataluniako epaitegietara 'proces' auziaren epaiarengatik euren burua inkulpatzera, Omnium Cultural elkarteak antolatutako kanpainari  jarraiki. "Adierazpen askatasunaren eskubidea baliatzeagatik edota bozkatzeagatik" euren burua errudun jotzeko deia egin zien Omniumek herritarrei, zigortutako 12 buruzagi independentistei elkartasuna adierazteko.

"12 horiek zigortu badituzte, 2017ko urriaren 1ean bozkatu zuten ia 2,5 milioi horiek edota irailaren 20an manifestazio baketsua egin genuenok ere zigortuak izan behar gara", esan du Marcel Mauri Omniumeko presidenteordeak.

Mauriren aburuz, "gai politiko bat epaitegietara eta kartzeletara eramateak ez du inolako zentzurik; kaleetan eta parlamentuetan beharko luke. Eskubideen eta askatasunen aldeko borroka hau gudu-zelai judizialera eramatea erabaki badute, hara joango gara gu ere".

Elkarte subiranistaren presidenteordeak azaldu duenez, kanpaina aurkeztu zutenetik —ostegunetik— 100.000 pertsonak baino gehiagok deskargatu dute epaitegira eraman beharreko inprimakia.

"Herri honetan inoiz izan den autoinkulpazio masiboena izatea nahi dugu", esan du Maurik, eta gogora ekarri du Kataluniak baduela "tradizioa" horrelako kanpainetan, derrigorrezko soldadutzaren kontra egindakoa, esaterako. Hain justu, Bartzelonako epaitegietan autoinkulpatzen lehenetarikoa izan da Pepe Beunza, Estatuko lehen intsumisoa.

Autoinkulpazioak izan ditzakeen zigor ondorioez galdetuta, Maurik esan du halakoak onartzea dakarrela desobedientzia zibilak, "bidezkoak ez badira ere".

Mauriren esanetan, 'proces' auziaren epaia "erabat injustua" izan zen, eta "gaurko elkartasun eta konpromiso pertsonalaren keinu honekin argi erakutsi nahi dugu Jordi Cuixarti eta gainerako preso politikoei leporatzen dizkieten delituek ez dutela nondik heldu".

Colas ante los Juzgados por la campaña de autoinculpación.

Hainbat lekutan, ilarak sortu dira epaitegien aurrean. Argazkia: @omnium

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Bartzelona Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako prozesua zuzenean