cerrar buscador

07:49

Ekonomia

Lan gatazka

Bizkaiko kiroldegietako langileek bi asteko greba hasi dute

Agentziak | Erredakzioa

Sektoreko kontratuen % 80tik gora lanaldi partzialekoak dira. ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk deitu dute greba, azaroaren 10era arte.

1:05
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bizkaiko kiroldegietako langileen bi asteko greba gaur, astelehena, hasi da. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitu dute, urriaren 28tik azaroaren 10era.

Lanuzteak egiteaz gain, langileek sektorearen enpresetako baten aurrean elkarretaratzea egingo dute, Bilbon.

Bizkaiko udal kiroldegietako eta kirol klub pribatuetako 2.000 bat langile daude grebara deituta.

Besteak beste, honakoa eskatzen dute sindikatuek: soldatak KPIa baino gehiago igotzea, "erreferentziazko" lanaldi bat ezartzea (sektore honetan, kontratuen % 80tik gora lanaldi partzialekoak dira), lan egindako jaiegunen inguruko hobekuntzak abiatzea eta kategoria profesionalak zehaztea.

Uda baino lehen, langileek lau greba egun eta dozena bat lanuzte eta mobilizazioak egin zituzten euren aldarrikapenen alde.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena