Ekonomia -

Lan-erregulazioko espedientea

Sidenorrek Azkoitian duen lantegian astelehenetik aplikatuko dute urtebeteko enplegu-erregulazioko espedientea

UGT, CCOO eta USO sindikatuek zuzendaritzarekin akordioa lortu ondotik, neurria urtebetez egongo da indarrean, langile guztiei eragingo die eta gehienez ere lanorduen % 60 murriztu ahalko dira.

Sidenorren lantegi bat, barrutik. Artxiboko argazkia: EFE
Sidenorren lantegi bat, barrutik
Sidenorren lantegi bat, barrutik. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sidenorreko zuzendaritzak eta negoziazio mahaian gehiengoa duten hiru sindikatuek (UGT, CCOO eta USO) akordioa lortu zuten duela astebete pasatxo, Azkoitiko eta Reinosako lantegietan aldi baterako lan-erregulazio txostenak aplikatzeko. Horren arabera, urtebetez egongo da indarrean, apirilaren 15ean hasita.

Aipaturiko bi lantegietako langile guztiei eragingo die neurriak —errelebo-kontratua dutenak eta langabezia-saria agortuta dutenei salbu—, eta gehienez lanorduen % 60ko murrizketa ezarri ahalko da.

Bi aldeek sinatutako dokumentuaren arabera, borondatezkoa izango da hasiera batean urtebeteko aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea onartzea.

Halaber, jarraipen batzorde bat osatuko dute, eta abenduan elkartuko da lehen aldiz.

Horrez gain, eszedentziak eta 1.250 eta 1.400 euro arteko kalte-ordainak adostu dituzte.

Azkoitiko lantegian 313 pertsonak egiten dute lan.

Bestalde, ELA akordiotik kanpo gelditu da, aldi baterako enplegu-erregulazioa "Azkoitiko lan-hitzarmenaren berritzea baldintzatzeko neurria" dela iritzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Eusko Langileen Alkartasuna EEE Ekonomia Eguneko albisteak Azkoitia Albisteak Kantabria gaur Sindikatuen azken ordukoa Enpresen albisteak Langile Komisioak UGT Industria sektorea gaur Burdingintza