Ekonomia -

Industria

Epaileak bidea eman die hartzekodunei Celsaren kontrola har dezaten

Kataluniako siderurgia-taldeak 500 langile inguru ditu Euskadin, Trapagaranen (Bizkaia) kokatutako Nervacero altzairutegi nagusiaren eta Arabako Laminaciones Arreguiren artean banatuta.

Trapagarango Nervacero lantegia. Argazkia: Siderex-Nervacero
Trapagarango Nervacero lantegia. Argazkia: Siderex-Nervacero
Trapagarango Nervacero lantegia. Argazkia: Siderex-Nervacero

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako 2. zenbakiko merkataritza-epaitegiko titularrak homologatu egin du Celsaren hartzekodunek proposatutako berregituraketa-plana, eta, ondorioz, bide ematen du funts hartzekodunak konpainiaren akziodun bihurtzeko eta egungo jabeak, hau da, Rubiralta familia, ordezkatzeko.

Kataluniako Celsa siderurgia-taldeak 500 langile inguru ditu Euskadin, Trapagarango (Bizkaia) Nervacero altzairutegi nagusiaren eta Arabako Laminaciones Arreguiren artean banatuta.

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak astelehen honetan jakitera eman duen epai batean, magistratuak berregituraketa-plana homologatzea erabaki du, gauzatzeko legezko baldintzak betetzen dituela iritzita; izan ere, bere ustez, zorraren zenbatekoak konpainiaren balioa gainditzen du.

Epaileak uste du hartzekodunen proposamenak taldearen bideragarritasuna bermatzen duela eta horren plana "Celsa talde osoarentzat epe ertainerako alternatiba bideragarri bakarra" dela, baina, aldi berean, ohartarazi du "zorrotz" bete behar dituztela euren konpromisoak, besteak beste, lanpostuak mantentzekoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Metalgintza